204. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

2019ko aurrekontuko 3. eta 4. aldaketak. Behin betiko onespena

Leozko Udalak, 2019ko uztailaren 31ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2019ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean aldaketak egiteko 3/2019 eta 4/2019 espedienteak, kreditu-gehigarri bat sortzeko.

Iragarkia 2019ko 171. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 30ean, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udalaren iragarki-taulan ediktua jarrita.

Kontzeptuan akats bat atzemanik, iragarki bat argitaratu zen 181. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 13an, hura zuzentzeko.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuaren arabera.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketa:

3/2019 ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

GASTUAK:

PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

1 4121 6090002

Herri-lurren itxitura

88.000,00

Gastuak guztira

88.000,00

FINANTZAKETA:

PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

1 870

Diruzaintzako gerakina

88.000,00

Finantzaketa, guztira

88.000,00

4/2019 ALDAKETA

Kreditu berezia

GASTUAK:

PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

1 1522 68200

Etxebizitza gaitzea

26.786,38

Gastuak guztira

26.789,38

FINANTZAKETA:

PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

1 870

Diruzaintzako gerakina

26.786,38

Finantzaketa, guztira

26.789,38

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkarazten ahal dela bide hauetako bat erabiliz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Leozko Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Iratxetan (Leotz), 2019ko urriaren 7an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L1912950