203. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

11/2019 FORU AGINDUA, irailaren 26koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana. Horren bidez onesten da Iruñeko jabeen erkidego hauetarako esku-hartze orokorreko proiektua: Tadeo Amorena kalea 38, 39, 40, 41 eta 42 (Orvina II), Urrotz kalea 24 eta 25 (Orvina II), Azotz kalea 6 eta 8 (Orvina III) eta Fermín Daoiz kalea 5 (Orvina III).

Irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuak, Nafarroan etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak arautzen dituenak, VI. kapituluko 4. atalean bizitegi multzoen berroneratze alorrean egindako esku-hartze orokorreko proiektuak arautzen ditu.

Proiektu horien helburua da hiri finkatuko atari, etxe-sail edo bizitegi multzo batzuk birgaitzea, modu koordinatuan eta aurretik programatuta, eta horrela atari bakar baten esparrua gainditzea. Asmoa da eskalako ekonomiak lortzea, bai ikuspuntu ekonomikotik (lizitazio bateratua egiteko aukera, kudeaketa gastu txikiagoak), bai administratibotik (espediente bateratua aurkezteko aukera, tramitazio azkarragoa), eta aldi berean eraikuntzako eta arkitekturako irtenbide homogeneoagoak eskaini ahal izatea (tratamenduari, kalitateari eta akaberei dagokienez) hiri-bilbearekin harreman estua duten etxe-sail edo eremuetan.

Aurretik aipatutakoaren arabera, esku-hartze orokorreko proiektu bat onesteko eskaera egin da, 296 etxebizitzarentzat, 10 ataritan banatuak, Iruñeko Txantrea auzoan. Hauek dira:

Tadeo Amorena 38, 39, 40, 41 eta 42 (Orvina II).

Urrotz 24 eta 25 (Orvina II).

Azotz 6 eta 8 (Orvina III).

Fermín Daoiz 5 (Orvina III).

70eko hamarkadan egindako eraikin batzuk dira, auzo sozial batean eraikitako etxebizitza sozial motakoak direnak eta berokuntzarako auzoko sistema dutenak, Txantrea auzoko multzoaren barnean.

Espedientean Etxebizitza Zerbitzuaren eta Iruñeko Udalaren txostenak daude, eta horien arabera espedientea aztertu ondoren zuzena dela egiaztatu da: herritarren parte-hartzearen betebeharra eta Iruñeko Udalaren parte-hartzearen betebeharra betetzat jotzen dira, eta proposatutako irtenbide teknikoa birgaitzearen alorreko jarduketa babesgarri gisa kalifika daiteke behin-behinean.

Aipatutako irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuaren 83.3 artikuluak ezartzen du proiektuak etxebizitza arloan eskumena duen kontseilariak onetsi behar dituela foru agindu baten bidez.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Onestea Iruñeko jabeen erkidego hauetarako esku-hartze orokorreko proiektua:

Tadeo Amorena 38, 39, 40, 41 eta 42 (Orvina II).

Urrotz 24 eta 25 (Orvina II).

Azotz 6 eta 8 (Orvina III).

Fermín Daoiz 5 (Orvina III).

Ondorioak erabatekoak izan daitezen, beharrezkoa izanen da proiektuak aurkeztea dagokion Birgaitzeko Bulegoan, eta jabeen erkidegoek eskatzea (eta lortzea) proiektu horiek behin-behinean kalifika daitezen birgaitze jarduketa babestu gisa.

Behin-behineko kalifikazioaren eskaera foru agindu honen datatik lau urteko epean egin beharko da. Hasierako lau urteko epea beste lau urtez luzatzen ahal da, jabeen erkidego onuradunak hala eskatuta.

2. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen. Interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

3. Foru agindu hau igortzea ukitutako jabeen erkidegoei, esku-hartze orokorreko proiektua idatzi duen arkitektura estudioari, Iruñeko Udalari, Etxebizitzako zuzendari nagusiari, Etxebizitza Zerbitzuari eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita etxebizitzaren arloko argibideak ematen dituen webgunean ere (http://www.navarra.es/home_eu/Temas/Vivienda/Ciudadanos/), behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko irailaren 26an.–Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria, José María Ayerdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: F1912524