203. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2663/2019 EBAZPENA, irailaren 23koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe utzi dela Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako goi mailako teknikari izateko lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 27ko 1439/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi hau onetsi zen: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako goi mailako teknikari izateko lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Deialdi hori 2019ko 120. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 21ekoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 24ko 2113/2019 Ebazpenaren bidez, zuzenean onetsi zen izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda. Ebazpen hori 2019ko 177. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 9koan. Parte-hartzaile bakarra ageri zen onartuen zerrendan, eta bakar bat ere ez baztertuenean.

Lehiaketan parte hartzen dutenen lehentasun hurrenkera ezartzea da haiek kalifikatzearen helburua. Hori horrela, epaimahaiburuak eskatu du kalifikazio hori egin gabe jarraitzea prozedurarekin, ez baita beharrezkoa.

Bestalde, deialdian onarturiko izangai bakarrak uko egin dio prozeduran jarraitzeari, 2019ko irailaren 19ko idazkia baten bidez.

Aurrekoa kontuan harturik, bidezkoa da deialdia bete gabe uztea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Bete gabe uztea sistema informatikoetako goi mailako teknikari izateko sei lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia. A mailako lanpostuak dira, funtzionarioen araubidekoak, 923, 926, 6903, 7265, 7470 eta 7928 zenbakia dutenak eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Eraldaketa Digitaleko Zuzendaritza Nagusiari atxikiak.

2. Ebazpen hau jakinaraztea Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, izendaturiko epaimahaikideei eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari. Halaber, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko irailaren 23an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1912497