202. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

11/2019 FORU DEKRETUA, irailaren 10ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez Javier Espiga Eguiluz izendatzen baita, bitarte baterako, Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiko idazkari.

Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegi Aurrekontuaren Idazkaritzak, atalaren maila baitu, zuzenean Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari atxikia, departamentuko gainerako atalburutzek duten dedikazio araubide berbera izanen du.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. puntuak ezartzen duenez (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina), atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez izan beharko dute Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak.

Bestalde, martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta Foru-sektore publiko instituzionala), kasuan kasuko unitate organikoa atxikirik dagoen departamentuko titularrak izendatuko ditu atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Halaber, ezartzen du ezen, beste departamentu bateko langile bat izendatzen bada, departamentu horretako titularraren adostasuna beharko dela.

Espedientean jaso dira Eskubide Sozialetako Departamentuaren adostasuna eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren aldeko txostena.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Javier Espiga Eguiluz izendatzea, bitarte baterako, Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiko idazkari.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko irailaren 10ean.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

Iragarkiaren kodea: F1912675