202. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Mankomunitatearen batzarreko kideen ordainsariak

Izarbeibarko Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2019ko irailaren 25ean egin bilkuran, besteak beste, ondotik ematen den erabakia hartu zuen:

Lehenbizikoa.–Batzarreko kideek karguan aritzeagatik dituzten gastuengatiko kalte-ordain gisa ezartzea honako hauek:

Hogeita hamabost euro (35 euro) dieta gisa, honako hauetara joateagatik:

–Mankomunitatearen Gobernuaren Batzorde Iraunkorreko bilkuretara.

–Mankomunitatearen Kontuen Batzorde Berezira.

–Kontratazio-adjudikazio mahaira.

Betiere kalte-ordain bakarra jasoko da eguneko, edozein dela ere deitutako bilkura kopurua.

Mankomunitateko buruak ez du zenbatekorik jasoko dieta gisa.

Bigarrena.–Hogeita hamabi euro zentimo kilometroko (0,32euro/km) Mankomunitateko organoen deialdietara joateagatik.

Mankomunitateko buruak kilometrajeko kalte-ordaina jasoko du baldin Mankomunitatearen instalazioetatik kanpo joaten bada deialdi edo ordezkaritza ekitaldietara.

Hirugarrena.–Salbuespenez, Mankomunitatearen instalazioetan bazkalorduan nahitaez egon behar duten batzarreko kideei menua ordaintzea.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita; edo bestenaz,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita.

Garesen, 2019ko urriaren 1ean.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L1912810