202. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRALBA DEL RÍO

Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Torralba del Rioko Udalak, 2019ko ekainaren 18an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Lehenbizikoa.–Udalkideen kalte-ordain eta bilkura-sarien araubidea aldatzea. Erabaki honek indarra hartuko du eta atzerako eragina izanen du 2019ko ekainaren 15etik hasita.

Bigarrena.–Ordainsari hauek onestea udalkideendako, osoko bilkuretan parte hartzeagatik: 125 euro bilkura bakoitzeko eta gehienez ere 1.250 euro kontzeptu honengatik.

Hirugarrena.–Alkateari 6.000 euro ordaintzea urtean, karguan aritzeagatik sortutako gastuen ordain gisa.

Laugarrena.–Lehen alkateordeari 2.400 euro ordaintzea urtean, karguan aritzeagatik sortutako gastuen ordain gisa.

Hirugarrena.–Ebaztea Udalbatzako kideek karguari dagozkion eginkizunek sortutako egiazko gastuengatik kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dutela, baldin eta gastu horiek behar bezala justifikatzen badira, Nafarroako administrazio publikoetako langileendako urtero ordainsarien arloan ezartzen diren baldintza eta zenbatekoen arabera.

Laugarrena.–Aurreko zenbakietan aipatutako zenbateko horiek urtero eguneratuko dira, abenduaren 27ko 18/2017 Foru Legean eta dagozkion lege-aldaketetan ezarrita dagoenari jarraikiz (lege horrek ezarri du transferentzia arruntengatik Toki Ogasunek Nafarroako Tributuetan duten Parte-hartzeen Funtsaren zenbatekoa eta nola banatuko den 2018ko eta 2019ko aurrekontu-ekitaldietarako).

Bosgarrena.–Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75.5 artikuluari jarraikiz, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Torralba del Rioko Udaleko iragarki-taulan argitaratzea.

Torralba del Rion, 2019ko ekainaren 18an.–Alkatea, Silvia Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L1912372