202. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

242/2019 FORU DEKRETUA, irailaren 25ekoa, Javier Cía Aldaba jauna Lurralde Kohesiorako Departamentuko Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuak libreki izendatu eta kargutik kenduko dituela zerbitzuetako zuzendariak, foru dekretu bidez, departamentuaren titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko irailaren 25ean egindako bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Javier Cía Aldaba jauna Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuko zuzendari izendatzea. Izendapenak 2019ko irailaren 26tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko irailaren 25ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza Pérez.

Iragarkiaren kodea: F1912451