202. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

43/2019 aurrekontu-aldaketa.
Hasierako onespena

Tafallako Udalak, 2019ko irailaren 19an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen Udalaren aurrekontuko 43/2019 aldaketa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Tafallan, 2019ko irailaren 24an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L1912399