202. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

2019ko aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2019ko abuztuaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen bi espediente, aldaketak egiteko Udalaren 2019ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Erabaki hori 2019ko 172. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 2an.

Legez ezarritako epea iragan denez inork haren kontra erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da.

1.–Espedientea: Kreditua sortzea, 5.420,80 eurokoa, gastuetako 6. kapituluko (Inbertsio errealak) partida bateko diru-sarreren bidez, finantzatuko dena 5.420,80 euro aterata diru-sarreretako 4. kapituluko (Transferentzia arruntak) partida batetik.

2.–Espedientea: Kreditu-gehigarria 1. kapituluko (Langileria gastuak) lau gastu-partidatan, ondoko zenbatekoekin, hurrenez hurren: 11.249,99 euro, 972,68 euro, 195,35 euro eta 3.165,20 euro. Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren kargura finantzatuko dira, 15.583,33 euroko zenbatekoarekin.

Noain Elortzibarren, 2019ko irailaren 26an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L1912468