202. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Xehetasun-azterketa, Gerendiaingo 13-1 poligonoko 13. lurzatian. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udaleko alkate udalburuak, 2019ko irailaren 23ko ebazpenaren bidez, honako hau erabaki du:

1. Hasiera batez onestea Gerendiaingo 13-1 poligonoko 13. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Jesús María Sarasate Equizak eta María Rebeca Sarasate Equizak sustatua.

2. 2. Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

3. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

4. Hasierako onespena jakinaraztea Jésus María Sarasate Equiza eta María Rebeca Sarasate Equiza sustatzaileei eta lurzati mugakideei: 9, 14, 15, 16, 146, 152, 154.

5. Iruñerriko Zerbitzuen Mankomunitateari - Uren Mankomunitateari txostena eskatzea.

Noain Elortzibarren, 2019ko irailaren 23an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L1912392