202. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

Erriberri aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea eskuordetzea “gizarte-errotzeari buruzko txostena” egiteko

140/2019 Ebazpena, Murillo El Cuendeko Udaleko alkate udalburuak 2019ko irailaren 24an emana, zeinaren bidez Erriberri aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea eskuordetzen den Murillo El Cuendeko, Arradako eta Traibuenasko bizilagunak Espainian duten “Gizarte-errotzea egiaztatzen duen txostena” prestatzeko.

Ikusirik aurkeztu diren eskabideak gizarte-errotzeari buruzko txostena egiteko (urtarrilaren 11ko 4/2000 LOren 31.3 eta 68.3 art., 557/2011 EDaren bidez onetsitako Erregelamenduaren 124.2.c artikulua), zeina ezinbestekoa baita Polizian aldi baterako egoitzarako baimena eskatzeko aparteko egoerengatik, errotzea, familia loturak edo gizarte egoerari buruzko txostena dela medio,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Erriberri aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen esku uztea, Murillo El Cuendeko, Arradako eta Traibuenasko bizilagunen “Gizarte-errotzeari buruzko txostenak” egin eta sina ditzan, bere eginkizunen barruan, betiere Murillo El Cuendeko alkatearen ikus-onetsiarekin eta udal honen zigiluarekin.

Bigarrena.–Ezartzea, gizarte-langileei behar duten dokumentazio guztia emanen zaiela udal honen bulegoetatik, beraien eginkizunak bete eta gizarte-errotzeari buruzko txostena presta dezaten.

Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Udalbatzako Osoko Bilkurari, egiten duen hurrengo bilkura arruntean.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Bosgarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea Erriberri aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateari eta ohartaraztea ebazpen honen aurka, ez baita irmoa administrazio bidean, honako errekurtso hauetako bat para daitekeela aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Arradan (Murillo El Cuende), 2019ko irailaren 24an.–Alkate udalburua, Miguel Ángel Enciso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1912398