202. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

Aldaketa, Planeamenduko Arau Subsidiarioetako determinazio xehatuetan. Hasierako onespena

Mendigorriko Udalak, 2019ko irailaren 20an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen aldaketa, Mendigorriko Planeamenduko Arau Subsidiarioetako determinazio xehatuetan, lanabesak gordetzeko etxolak eraikitzeko materialei buruzko 4.3.2 artikuluari dagokionez.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77. eta 72. artikuluetan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, interesdunek azter dezaten eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

Mendigorrian, 2019ko irailaren 23an.–Alkate udalburua, Eunate López Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L1912397