2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GESALATZ
4/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
2019ko aurrekontuan egin 4. aldaketa hasiera batean onesten zuen erabakia 2019ko 151. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 5ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Kreditu berezia
KONTZEPTUA | ZENBATEKOA |
Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako | 12050.73 euro |
Goititzea gastuen aurrekontuan
PARTIDA | KONTZEPTUA | ZENBATEKOA |
1 9200 4680005 | Dirulaguntza kontzejuei, inbertsioetarako | 12050.73 euro |
Muetzen, 2019ko irailaren 25ean.–Alkatea, Pedro José Soto Eguren.
Iragarkiaren kodea: L1912441