202. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Alkatetzaren eskuordetzea ezkontza zibila egiteko

Esteribarko Udaleko alkate udalburu María Matilde Añon Beamontek, 2019ko irailaren 18an, 371/19 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:

–Ikusirik ezkontza zibilak egiteari buruzko araudiaren arabera horiek egiteko eskumena udaletako alkateei dagokiela.

–Ikusirik komenigarritzat jotzen dela udal honen egoitzan 2019ko irailaren 21erako aurreikusita dagoen ezkontza zibila egiteko eskumena Mikel Gastesi Zabaleta zinegotziak izatea.

–Ikusirik Esteribarko Udaleko Alkatetzak eragozpenik ez duela ezkontza zibil hau egiteko eskumena beste baten esku uzteko eta aipatu zinegotziak horretarako prestutasun osoa agertzen duela.

–Ikusirik eskumenak beste baten esku uztearen arloan honako arau hauek ezartzen dutena: Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 23.4 artikulua eta harekin bat datozenak, eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43.4, 43.5 eta 44. artikuluak eta horiekin bat datozenak (errege dekretu horren bidez ezarri zen Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).

Alkatetza honek ebatzi du:

1. Udal honetako Mikel Gastesi Zabaleta zinegotziaren esku uztea Alkatetzari ezkontza zibilak egiteko indardun legeetan esleitutako eskudantziak, heldu den 2019ko irailaren 21ean ezkontza zibila egiteko 11:00etan.

Eskuordetza honen eginkizunak arestian aipatu ezkontza zibila egitera baizik ez dira mugatuko.

2. Zinegotzi horri jakinaraztea eskudantziak bere esku utzi direla. Eskuordetzeak ebazpen honen dataren biharamunetik izanen du indarra, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan agindu bezala, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko bada ere, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9.3 artikuluak ezartzen dituen baldintzetan.

3. Ebazpen honen berri ematea Esteribarko Udalaren Osoko Bilkurari, jakinaren gainean egon dadin, hala xedatzen baitu, 44.4 artikuluan, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak, zeinaren bidez ezartzen baita Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua.

Esteribarren, 2019ko irailaren 18an.–Alkate udalburua, M.ª Matilde Añón Beamonte.

Iragarkiaren kodea: L1912469