202. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 502. eta 214. lurzatietan (Ibarburu). Behin betiko onespena

Doneztebeko Udalak, 2019ko irailaren 25ean egin bilkura arruntean, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 502. eta 214. lurzatietan (Ibarburu), TUV Rheiland Navarra SAk sustaturik.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatuarekin bat.

Administrazio-egintza honen kontra, errekurtso hauek jar daitezke:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jakinarazi eta bi hilabeteko epean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua.

Donezteben, 2019ko irailaren 26an.–Alkatea, Santiago Uterga Labiano.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1912832