202. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Aldaketa egituratzailea Udal Plan Orokorrean,
Oltzako 9. poligonoko 154. eta 166. lurzatiei dagokienez.
Behin betiko onespena

Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariaren irailaren 16ko 2E/2019 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen espedientea, determinazio egituratzaileak aldatzeko Oltza Zendeako Udal Plan Orokorrean, Oltzako 9. poligonoko 154. eta 166. lurzatiei dagokienez. Sustatzailea Joaquín Ignacio Mencos Doussinage da.

Hirigintza araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Oltza Zendean, 2019ko urriaren 7an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1912930