202. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

AR.2 eremuko S.4 sektoreko UD-16B unitatearen birzatiketa. Behin betiko onespena

Alkatetzaren 2019ko irailaren 24ko ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zen “Arroizko Udal Planeko AR.2 eremuko S.4 sektoreko UD-16B unitatearen birzatiketa proiektua”.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152.3 artikuluan xedatuarekin bat.

Arroitzen, 2019ko irailaren 25ean.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L1912437