202. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena Munetako UNC-2 unitatean. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2019ko urriaren 3ko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen Munetako UNC-2 unitatea kudeatzeko hirigintza-hitzarmena, nahitaezko lagapenaren irabazizko aprobetxamendua eskudirutan duen balioarekin ordezteko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan ezarritakoaren arabera, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta egunkari zabalduenetan iragarkia jarrita, eta, halaber, ukitutako jabeei jakinaraziko zaie; epe horretan, nahi duenak aztertzeko modua izanen du, baita egokiak iruditzen zaizkion alegazio edo oharrak aurkezteko ere.

Amillaon, 2019ko urriaren 3an.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.

Iragarkiaren kodea: L1912813