202. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1013/2019 EBAZPENA, irailaren 24koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita María Esther Irigoyen Aznárez andrea, Lizarrako Osasun Barrutiko Laborategi, Errehabilitazio eta Farmaziako Erizaintza Unitateko burua, berak eskatu baitu.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onetsi zituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren 22.5 artikuluak xedatzen du ezen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileei buruzko berariazko araudi indardunarekin bat izendatuko eta kargutik kenduko direla erizaintza unitateetako buruak.

Aipatutako estatutuen 16. artikuluko i) apartatuaren arabera, zuzendari kudeatzaileari dagokio Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako unitate organikoen burutzak betetzeko bitarte baterako izendapenak egitea eta, hala behar denean, haiek kargutik kentzea, erregelamenduzko sistemaren bidez betetzen ez diren bitartean.

Espedienteari erantsi zaio kargutik kentzea eragin duten arrazoiak justifikatzeko dokumentazioa.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea María Esther Irigoyen Aznárez andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lizarrako Osasun Barrutiko Laborategi, Errehabilitazio eta Farmaziako Erizaintza Unitateko burua, berak eskatu baitu.

2. Interesdunak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean itzuli beharko du jatorrizko lanpostura.

3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuari, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzuari eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko irailaren 24an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Ramón Mora Martínez.

Iragarkiaren kodea: F1912493