202. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

337E/201 FORU AGINDUA, martxoaren 30ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen esku uzten baita eskumena aurrekontu aldaketak baimentzeko, hain zuzen jaso direnak Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 45.1 artikuluan.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko 13/007 Foru Legearen 45.1 artikuluak ezartzen du ezen Nafarroako Gobernuko kontseilariek, beren departamentuen esparruan, baimena eman dezaketela programa beraren kredituen artean transferentziak egiteko.

Orobat, bere 41.2 artikuluan, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak xedatzen du kontseilariek beste baten esku uzten ahal dutela beren eskudantzien erabilera.

Ikusirik Kontabilitate eta Aurrekontu Atalak egindako txostena, Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendariaren oniritziarekin.

Horrenbestez, aipatu araudiak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen esku uztea eskumena aurrekontu aldaketak baimentzeko, hain zuzen jaso direnak Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 45.1 artikuluan.

2. Eskuordetzaren bidez ematen diren ebazpenetan inguruabar hori azaldu beharko da berariaz, eta, ondorio guztietarako, Osasuneko kontseilariak emanak balira bezala hartuko dira.

3. Foru agindu hau igortzea Osasuneko kontseilariari; Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Araubide Juridikoaren Zerbitzuari, Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzari eta Aurrekontuen eta Kontabilitatearen Zerbitzuari; eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Ebazpenak Kudeatzeko Bulegoari; behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko irailaren 30ean.–Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F1912606