202. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

333E/2019 FORU AGINDUA, irailaren 27koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Paqui Díaz Jiménez andrea, Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Herritarren Arretarako Bulegoko burua, berak eskatu baitu.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren apartatuko bigarren paragrafoan xedatzen du bulegoburuen edo atalburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 3. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Paqui Díaz Jiménez andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioa eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Herritarren Arretarako Bulegoko burua, berak eskatu baitu. Kargu-uzteak 2019ko irailaren 30etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau jakinaraztea Paqui Díaz Jiménez andreari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko irailaren 27an.–Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F1912551