202. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

237/2019 FORU DEKRETUA, irailaren 25ekoa, zeinaren bidez Alfredo Colmenarejo González izendatzen baita Elizondoko notario.

Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 2019ko ekainaren 21eko Ebazpenaren bidez (2019ko ekainaren 27ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), lehiaketa arruntaren deialdia egin zen hutsik gelditu ziren notario lanpostuak betetzeko. Lehiaketa hori Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 2019ko uztailaren 22ko Ebazpenaren bidez ebatzi zen (2019ko uztailaren 29ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Hala xedatzen baitu 52.1 artikuluan abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoak, zeinak hizpide baitu Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzea, Nafarroako Gobernuari dagokio Foru Komunitatean aritu behar duten notarioak izendatzeko eskumena.

Agindu horretan ezarritakoa betetzeko, Justizia Ministerioko Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak lehiaketaren espedientearen laburpena igorri dio Nafarroako Gobernuari, baita Nafarroako Foru Komunitateko herrietan lanpostua lortu duten notarioak izendatzea eskatzen duen ofizioa ere.

Bidezkoa da, hortaz, Elizondoko notarioa izendatzea, Justizia Ministerioak egindako proposamenari jarraituz.

Horregatik, Alfredo Colmenarejo González Elizondoko notario izendatzen duen foru dekretuaren proiektua igorri da, egokitzat joz gero Nafarroako Gobernuak onets dezan.

Horrenbestez, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko irailaren 25ean egindako bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Alfredo Colmenarejo González Elizondoko notario izendatzea.

2. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Foru dekretu hau jakinaraztea interesdunari, Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiari eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko buruari.

Iruñean, 2019ko irailaren 25ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilaria, Eduardo Santos Itoiz.

Iragarkiaren kodea: F1912446