201. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 10a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Ebroko urtegiaren 2020ko erregulazio kanona onestea

Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 302. artikuluan eta Konfederazio hidrografikoen lehendakaritzen mendeko egitura organikoa zehazten duen uztailaren 28ko 984/1989 Errege Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat, Ebroko Konfederazio Hidrografikoko Zuzendaritza Teknikoko 1. Ustiapen Zerbitzuak Ebroko urtegiaren 2020ko erregulazio kanonaren kalkulua eta azterlan teknikoa eta ekonomikoa egin zituen, eta azken horretan 1. Ustiapen Batzordeak parte hartu zuen (2019ko martxoaren 27ko bilkura).

Hori guztia ikusirik, erakunde honetako Zuzendaritza Teknikoak, 2019ko maiatzaren 23an, Ebroko urtegiaren 2020ko erregulazio kanonaren proposamena onetsi zuen, Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan aurreikusitako ondorioak izateko eta proposatutako balioak jendaurrean jartzeko.

Horretarako, 2019ko uztailaren 5ean, 8an, 15ean, 19an, 24an, eta abuztuaren 14an Errioxako, Zaragozako, Arabako, Burgosko, Nafarroako eta Kantabriako aldizkari ofizialetan argitaratu zen iragarki bat, Ebroko urtegiaren 2020ko erregulazio kanonak jasotzen dituen balioen proposamen hau hamabost egun baliodunetan jendaurrean jartzeko erabakiari buruzkoa:

1. Hektareak, urtegia eraiki aurretik, ureztalurretan: 2,26309477 euro/ha.

2. hektareak, urtegia eraiki ondotik, ureztalurretan: 11,31547384 euro/ha.

3. 1-kWh tartea, urtegia eraiki aurretik, 0,00110847 euro/kWh.

4. 1-kWh tartea, urtegia eraiki ondotik, 0,00221695 euro/kWh.

5. 2-kWh tartea, urtegia eraiki aurretik, 0,00125874 euro/kWh.

6. 2-kWh tartea, urtegia eraiki ondotik, 0,00251747 euro/kWh.

7. 3-kWh tartea, urtegia eraiki aurretik, 0,00141443 euro/kWh.

8. 3-kWh tartea, urtegia eraiki ondotik, 0,00282887 euro/kWh.

9. Metro koadroak, urtegia eraiki aurretik, hornidura: 0,00141443 euro/m³.

10. Metro koadroak, urtegia eraiki ondotik, hornidura: 0,00707217 euro/m³.

11. Metro kubikoak, kontsumitu gabe industrian erabiltzeko: 0,00070722 euro/m³.

12. Metro kubikoak, kontsumituz industrian erabiltzeko: 0,00707217 euro/m³.

Iragarkia argitaratu zenetik aipatutako epea iragan delarik erreklamaziorik aurkeztu gabe, ikusirik Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 302. artikuluan eta Uren Legearen Testu Bategina onetsi zuen uztailaren 2ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren 30.d) eta 30.e) artikuluaren eta Uraren Administrazio Publikoaren eta Plangintza Hidrologikoaren Erregelamendua onetsi zuen uztailaren 29ko 927/1988 Errege Dekretuaren 33.2.i) artikuluaren bidez emandako eskumenaz baliatuz, burutza honek erabaki du Ebroko urtegiaren 2020ko erregulazio kanona onestea, jendaurrean jarritako proposamenarekin bat.

Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 313. artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen hau ekonomiko administratiboa da eta, beraz, haren kontra berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izanen da, hautazkoa, edo erreklamazio ekonomiko administratiboa; erreklamazioaren kasuan Aragoiko Auzitegi Ekonomiko Administratibora igorriko da. Aurkaratzeko bi bideak ezin dira aldi berean erabili. Bi errekurtsoak Ebroko Konfederazio Hidrografikoan aurkeztu beharko dira, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo hilabetean, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 222., 223., 225., 229. eta 235. artikuluetan ezarritakoaz baliatuz.

Zaragozan, 2019ko irailaren 30ean.–Idazkari nagusia, Carolina Marín Hijano.

Iragarkiaren kodea: E1912856