201. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

145/2019 FORU AGINDUA, irailaren 26koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, 2019ko irailaren 27rako deitutako greba orokorra dela-eta gutxieneko zerbitzuak eta departamentu honetan horiek emateko behar diren langileak zehazten dituena.

ESK eta STEILAS erakunde sindikalek greba orokorrerako deialdia egin dute 2019ko irailaren 27rako.

Administrazioak orokortasunez ematen dituen zerbitzu batzuen izaera publiko eta funtsezkoa kontuan hartuz (zenbait esparrutan, batik bat) beharrezkoa da neurriak hartzea, herritarrei konpondu ezinezko kalteak saihesteko. Kontuan hartu behar da, halaber, langile publiko guztiek eskubide konstituzionala dutela iragarritako lanuztean parte hartzeko edo parte ez hartzeko. Administrazioko zentroen eta bulegoen funtzionamendua bermatuz babestu behar da eskubide hori.

Ekainaren 10eko 119/2002 Foru Dekretuak, egoera honetan aplikatzekoa denak, lehen xedapen gehigarrian adierazten duenez, ahalmena ematen die Nafarroako Gobernuko kontseilariei eta erakunde autonomoetako organo eskudunei funtsezko prestazio publikoetarako gutxieneko zerbitzuak ezar ditzaten, baita horiei arreta emateko behar diren langileak ere, grebarako deia egin duten sindikatuei entzun ondoren.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko organo eskudunek greba batzordean dagozkien jarduketak eginik, beharrezkoa da gutxieneko zerbitzuei arreta emateko behar diren langileak ezartzea.

Aurrekoaz gainera, kasu honetan badaude gutxieneko zerbitzuak ezartzeko beste berezitasun batzuk, jarraian adieraziko direnak.

Halaber, Babes Zibilerako Zerbitzuak eta Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuak funtzionatuko dutela bermatuko da ezinbestean, baita erregistroena ere, gutxieneko langileekin azken horiek, herritarrek idazkiak eta dokumentuak aurkezteko duten eskubidea babestearren, eskubide hori aitortu baitie Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta, bereziki, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko abenduaren 3ko 11/2019 Foru Legearen 108. artikuluak.

Horrenbestez, ekainaren 10eko 119/2002 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz,

AGINTZEN DUT:

1. Honako hauek dira, 2019ko irailaren 27rako deitutako greba orokorra dela-eta, departamentu honetan ezarri diren gutxieneko zerbitzuak, behean zehazten diren organoei atxikitako langileek beteko dituztenak:

Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusia

Jendearentzako Argibideen eta Erregistro Orokorraren Bulegoan: María Victoria Adot Baztán.

Komunikazioko eta Erakundeekiko
Harremanetako Zuzendaritza Nagusia

Protokolo Atalean:

–Mandatari bat edo zerbitzu orokorretako langile bat, goizeko txandan.

–Mandatari bat edo zerbitzu orokorretako langile bat, arratsaldeko txandan.

–Administrari bat, goizeko txandan.

Barne Zuzendaritza Nagusia

Babes Zibilerako Zerbitzuan: goizeko txandan 7 langile egonen dira, nahitaez, gutxieneko zerbitzuak emateko, arratsaldeko txandan 8 eta gauekoan 4.

Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuan:

–Ofizial bat edo ofizialorde bat Nafarroa osoarentzat.

–Zerbitzu zentraletako sarjentu bat.

–Eskualde mailako sarjentu bat.

–Cordovilla: 11 langile, kaboak eta suhiltzaileak batuta.

–Iruñea: 7 langile, kaboak eta suhiltzaileak batuta, 08:00etatik 21:00etara, eta 6 langile, kaboak eta suhiltzaileak batuta, 21:00etatik hurrengo eguneko 08:00etara.

–Tutera: 5 langile, kaboak eta suhiltzaileak batuta.

–Altsasu, Auritz, Lodosa, Nabaskoze, Azkoien eta Zangoza: 3 langile, kaboak eta suhiltzaileak batuta.

–Lizarra, Oronoz eta Tafalla: 4 langile, kaboak eta suhiltzaileak batuta.

2. Aipatutako langileen lanuzteak eta lan gorabeherak ez-legezkotzat joko dira, eta kasuan kasuko legeriaren arabera zigortuko dira. Langile horiek kasuan kasuko unitate organikoaren arduradunak hautatuko ditu.

3. Foru agindu hau jakinaraztea greba batzordeari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Gobernuaren Idazkaritzako eta Araugintzako Zerbitzuari, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiari, Babes Zibilerako Zerbitzuari, Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuari eta Barne Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke haren aurka, Nafarroako Gobernuari zuzenduta, hilabeteko epean, foru agindua jakinarazi edo, kasua bada, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iruñean, 2019ko irailaren 26an.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F1912506