201. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PITILLAS

2020rako tasak eta karga-tasak

Udalak, 2019ko irailaren 23an egindako osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen, erregelamenduzko quoruma zuela, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearekin:

Lehena.–2020ko ekitaldirako tasak eta karga-tasak onestea, honela:

1) Obra gauzatzeko aurrekontuaren %4 izanen da eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren karga-tasa.

2) Urtean, %0,295 izanen da hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa.

3) Urtean, %0,8 izanen da Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa.

4) Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren balioaren igoera zehazteko, ezarriko da 2/95 Foru Legearen 175. artikuluan urte tarte bakoitzerako ezartzen den gutxieneko portzentajea, eta karga-tasa %12 izanen da.

5) Ekonomia jardueren gaineko zergarako, aipatutako 2/1995 Foru Legearen 154. artikuluan aurreikusitako indizeen artetik, honako hau mantenduko da:

–1,4, herriko udal-mugartearen barreneko jardueretarako.

Agiriak egiteko tasak:

–Udalean dauden dokumentuak, eskuratu eta kopiatu daitezkeenak: euro bat kopia bakoitzeko.

–Udalean dauden aurrekarien ziurtagiria (eskatzaileari eman dakiokeena): 1,20 euro orri bakoitzeko.

–2 euro, egiten den lurzati zedula bakoitzeko.

–Dokumentazioa konpultsatzea: euro bat konpultsa bakoitzeko.

–0,10 euro, dokumentazio partikularraren fotokopia bakoitzeko.

–3 euro, partikularrek eskatuta bandoa (ahots publikoa) argitaratzeko.

Gizarte-etxea erabiltzeko tasak:

–Neguan, egun erdiz: 30 euro.

–Neguan, egun osoz: 50 euro.

–Neguan, egun erdiz jaiegunetan: 40 euro.

–Neguan, egun osoz jaiegunetan: 60 euro.

–Udan, egun erdiz: 15 euro.

–Udan, egun osoz: 30 euro.

–Udan, egun erdiz jaiegunetan: 20 euro.

–Udan, egun osoz jaiegunetan: 40 euro.

Kirol instalazioen tasak:

1.–Udalaren kirol instalazioen abonamenduak:

–0 eta 6 urte bitartekoak: 12,00 euro.

–7 eta 13 urte bitartekoak: 37,00 euro.

–14 eta 64 urte bitartekoak: 66,00 euro.

–65 urtetik gorakoak: 40,00 euro.

2.–Udal igerilekuen sarrerak:

–0 eta 6 urte bitartekoak:

  • Astelehenetik ostiralera: 1,60 euro.
  • Larunbat, igande eta jaiegunak: 2,25 euro.

–7 eta 13 urte bitartekoak:

  • Astelehenetik ostiralera: 2,25 euro.
  • Larunbat, igande eta jaiegunak: 2,60 euro.

–14 eta 64 urte bitartekoak:

  • Astelehenetik ostiralera: 3,50 euro.
  • Larunbat, igande eta jaiegunak: 5,00 euro.

–65 urtetik gorakoak:

  • Astelehenetik ostiralera: 2,25 euro.
  • Larunbat, igande eta jaiegunak: 2,60 euro.

3.–Pilotalekua eta padel pistak alokatzea:

PISTAREN ESKAERA, ABONATUAK

PISTAREN ESKAERA,

ABONATU GABEAK

Padel pistaren alokairua

2,00 euro orduko (pista)

4,00 euro orduko (pista)

Padel pistako argia

4,00 euro

4,00 euro

Pilotalekuaren alokairua

Doan

Doan

Pilotalekuko argia

5,00 euro

7,00 euro

(*) Abonatu batek alokatzen badu, berak erabili beharko du pista; ez da onartuko abonatu gabeek erabiltzeko erreserbarik egitea.

4.–Beherapenak:

–%33 arteko minusbaliotasun maila aitortua dutenei %25eko beherapena aplikatuko zaie.

–%34 eta %65 arteko minusbaliotasun maila aitortua dutenei %50eko beherapena aplikatuko zaie.

–%66tik gorako minusbaliotasun maila aitortua dutenei %60ko beherapena aplikatuko zaie.

Abonatuak baldin badira gurasoak edo aitatxi-amatxiak (batzuk nahiz besteak), edo judizioz deklaraturiko guraso-ahala duena, 0 eta 6 urte bitarteko adingabeak doan sartzen ahal dira.

Familia ugarietako kideek %20ko beherapena izanen dute.

Taldeak: 25 taldekide edo gehiago direnean. %10 merkeago.

–Luzaroko langabeek %20ko beherapena izanen dute.

–Errenta bermatua dutenek (frogagiriekin) %50eko beherapena izanen dute.

Beherapenak ez dira metatuko, baldin kontzeptu bat baino gehiagorengatik beherapena izateko eskubidea badago.

Bigarrena.–Erabaki honek 2020ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra, eta indarrean jarraituko du, aldatu edo indargabetzea erabaki arte.

Hirugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki-taulan, hogeita hamar egun baliodunean, bizilagunek eta legezko interesdunek aukera izan dezaten, aipatutako epe horren barnean, udal idazkaritzan dagoen espedientea aztertzeko eta bidezkoak diren alegazioak aurkezteko.

Epe hori iraganda erreklamaziorik aurkeztu gabe, zerga-tasa behin betiko onetsitzat joko da eta horrekin batera erabakia irmo bilakatuko da. Horrelakoetan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da inguruabar hori, ondorio juridikoak izan ditzan hasiera batez onetsitako aldaketak.

Pitillasen, 2019ko irailaren 25ean.–Alkatea, Pedro José Labari Elduayen.

Iragarkiaren kodea: L1912438