201. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Ordenantza, Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duena. Hasierako onespena

Murchanteko Udalak, 2019ko irailaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta interesdunek egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Hasierako onespenari buruzko erabakia behin betikoa bilakatuko da erreklamaziorik aurkezten ez bada.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Murchanten, 2019ko irailaren 30ean.–Alkate udalburua, Luis Sancho Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1912693