2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR ZENDEA
2019ko 5. eta 6. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena
Zizur Zendeako Udalak, 2019ko irailaren 18an egin osoko bilkuran, isilbidez behin betiko onetsi zituen 5. eta 6. aurrekontu-aldaketak, kreditu berezikoak, 2019ko aurrekontu orokor eta bakarrean. Jendaurrean jarri ziren 2019ko 149. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 1ekoan, eta ez da erreklamaziorik aurkeztu. Beraz, xedatu da argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Hona hemen laburpena:
5/2019 ALDAKETA
Kreditu berezia
PARTIDAK | AZALPENA | ZENBATEKOA (euroak) |
9330.63901 | Udal Artxiboa berrantolatzea eta handitzea | 23.000,00 |
15103.60902 | Hura finantzatzeko partida hau beheitituko da: Gazolazko ekonomia-jardueren sektorea urb. | -23.000,00 |
6/2019 ALDAKETA
Kreditu berezia
PARTIDAK | AZALPENA | ZENBATEKOA (euroak) |
9120.10001 | Hautetsien ordainsariak | 16.250,00 |
9120.16000 | Hautetsien Gizarte Segurantza | 5.304,00 |
15103.60902 | Hura finantzatzeko partida hau beheitituko da: Gazolazko ekonomia-jardueren sektorea urb. | -13.955,00 |
9120.48900 | Talde politikoendako diru-esleipenak | -7.599,00 |
Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta ohartarazten, erabakiaren behin betiko onespenaren kontra, honako errekurtso hauek aurkez daitezkeela, aukeran eta hurrenez hurren adierazten diren epeetan, hau argitaratu eta biharamunetik hasita: berraztertzeko errekurtsoa, Udaleko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean; gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean; edo errekurtsoa Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean.
Gazolatzen, 2019ko irailaren 19an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.
Iragarkiaren kodea: L1912434