201. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR ZENDEA

7-14/2019 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

2019ko irailaren 18an egin osoko bilkuran, legeak eskatzen duen gehiengoarekin, hasiera batean onetsi dira, 2019ko aurrekontu orokor eta bakarrean, ondoko aurrekontu-aldaketak: 7., 8., 11., 12. eta 14.a, kreditu-gehigarrikoak; 9.a eta 13.a, kreditu-sorkuntzakoak eta 10.a, kreditu berezikoa. Denak onetsi dira Ogasuneko Informazio Batzordeak 2019ko irailaren 9an horiei buruzko irizpena eman ondoren. Jendaurrean egonen dira hamabost egun balioduneko epean, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, interesdunek epe horretan aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, eta ohartarazten da epe horretan ez bada alegaziorik aurkezten, hasierako onespena behin betiko bilakatuko dela, Osoko Bilkurak horren berri jasota.

Gazolatzen, 2019ko irailaren 19an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L1912433