201. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MELIDA

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat lan-kontratu finkoarekin betetzeko eta izangaien zerrenda bat eratzeko, zerbitzuaren beharren arabera aldi baterako kontratuarekin aritzeko

Melidako Udalak, 2019ko irailaren 13ko osoko bilkuran, aho batez onetsi zuen deialdia oposizio-lehiaketaren bidez zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat betetzeko, Melidako Udalaren zerbitzura jarduteko. Halaber, onetsi zuen Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadila.

Melidan, 2019ko irailaren 23an.–Alkatea, María del Valle Coca Pueyo.

Hona hemen deialdiaren

OINARRIAK

1. oinarria.–Xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da plantilla organikoko 2 zenbakiko lanpostu hutsa oposizio-lehiaketa bidez betetzea, zerbitzu anitzetako enplegatu lanean, lan-kontratu finkoarekin eta lanaldi osoan jarduteko, Udaleko plantillan sar dadin, 2020ko urtarrilean lanpostua bete beharko baita erretiroagatik.

1.2. Ordainsariak D mailari dagozkion oinarrizkoak izango dira, bere lanaldiaren araberakoak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan zehaztutako moduan, bai eta indarra duen araudian ere, eta Udalaren plantilla organikoan une bakoitzean ezartzen diren osagarriak jasoko ditu.

1.3. Bi hilabeteko probaldia izango da, eta bitarte horretan Udalak kontratua deuseztatu edo desegiten ahal du, iruditzen bazaio lanpostuaren zereginak ez direla berak nahi bezala bete.

1.4. Hautaprobak gainditurik deialdi honetako lanposturako izendatzen den izangaia Gizarte Segurantzaren Sistema Orokorreko kide egingo da, eta alta emango zaio.

1.5. Lanaldi osoko lanpostua izango da. Lanaldi mota eta ordutegia zerbitzuaren beharretara egokituko dira; organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute, zerbitzuaren beharren arabera.

1.6. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42.a) artikuluan ezarritakoarekin bat, hautaproben emaitzak zerrenda bat osatzeko ere erabiliko dira, zerbitzu anitzetako enplegatu lanposturako aldi baterako kontratazioak egiteko, Melidako Udalean sortzen diren beharrei erantzuna eman behar zaienerako.

Aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda honek lehentasuna izango du apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera etorkizunean prestatzen diren aldi baterako langileen zerrendekiko, eta gailenduko da aldi baterako kontrataziorako eratuta dagoen beste edozein zerrendaren aurretik.

Deialdi honetako atal honen bidez egiten diren aldi baterako kontratazioetarako ere bi hilabeteko probaldia ezarri da, eta epe horretan edozein aldek deuseztatzen ahal du kontratua.

1.7. Zehatz-mehatz azaldu ez arren, eginkizun hauek izango ditu lanpostuak, besteak beste:

–Zerbitzu anitzetako eta garbiketako lan taldearen koordinazioa, plangintza eta jarraipena, eta esleitutako giza baliabide eta baliabide materialen eraginkortasunaren ardura izango du. Bere kargu dauden langileen antolaketa eta plangintza.

–Kanpoko zerbitzuekin koordinatzea eta kudeaketa egitea, eta haien lanak koordinatzea, beharrezkoa denean.

–Materialaren edo tresnen erosketa aurreikustea, organo eskudunak ikus-onetsi ondoren, eta erosketa horiek kontrolatzea.

–Lanpostuari lotutako memoria txikiak, idazkiak eta proposamenak egitea.

–Tresna informatikoak erabiltzea.

–Iragarkiak, bandoak, Udalaren publizitatea banatu eta jartzea, agiriak eraman eta haien legezko jakinarazpenak egitea, gauzak garraiatzea eta pertsonak leku batetik bestera eramatea.

–Udal-mugartearen zaintza-lanak egitea aparkatzeari eta eremu publikoaren okupazioari dagokienez.

–Larrialdi eta ezusteko saihestezinetan laguntzea (edo laguntza koordinatzea), ohiko lan ordutegitik kanpo.

–Hilero instalazio publikoen energia kontsumoa kontrolatzea (elektrizitatea, gasa, gasolioa) eta kontsumo horiek murrizteko neurriak proposatzea.

–Herri-ondasunak zaintzea, matxurak eta arriskuak konpontzea eta horien jarraipena egitea.

–Zerbitzu anitz, instalazio eta obretako mantentze-lan orokorren lantaldeari dagozkion jardueren ingurukoak, eta jarraipena egitea horien funtzionamendu, kontserbazio eta mantentze egokiari.

–Udal bulego, instalazio eta biltegietako igeltserotza lanak oro har, eta horien mantentze-lanak; pintura lanak ere bai.

–Udal makineria, lanabesak eta tresnak maneiatu, mantendu eta konpontzea.

–Hiri altzariak paratzea eta haiei dagozkien mantentze-lanak egitea: zutoinak, seinaleak, kale-argiak, bankuak, iturriak, etab.

–Altzariak eta tresnak lekuz aldatu eta paratzea. Agertokiak, hesiak eta gainerakoak muntatzea eta desmuntatzea, jai eta ekitaldi publikoetan.

–Ibilgailuak gidatzea eta makinak maneiatzea.

–Udalaren azpiegitura eta egoitzetan mantentze eta konpontze lanak egitea: iturgintza, elektrizitatea, pintura, igeltserotza, soldadura, zurgintza, mekanika, garbiketa, zangak ireki eta ixtea.

–Eskatzen zaizkien hobekuntzako instalazio berriak eta jarduketak egitea, betiere beren mailakoak, eta lanean erabiltzen diren ibilgailuetako artatze eta mantentze-lan oinarrizkoa egitea.

–Eskatzen zaion bide garbiketa egitea, Melidako Udalak dauzkan baliabideak erabiliz horretarako.

–Melidako Udalak programatzen dituen festetarako eta kultur ekitaldietarako prestakuntzan eta garbiketan laguntzea, baita Udalak laguntzen edo babesten dituen ekitaldietan ere.

–Udaleko beste zerbitzu batzuei laguntzea, hala eskatzen zaionean, eta kanpoko zerbitzuekin koordinatzea, langile espezializatuak behar direnean.

Halaber, zerbitzu anitzetako lanpostuaren eginkizun izango dira honako eginkizun orokor hauek:

–Segurtasun eta higiene arauak betetzea, lan bakoitzean erabiltzen diren babes-ekipamendu egokiak behar bezala baliatuta.

–Udalaren azpiegitura, egoitza eta ekipamenduetan ikusten diren akats, matxura eta hausturen berri ematea aldiro eta garaiz, eta zerbitzuen hobekuntza bultzatzea eta hartan laguntzea eta, hartara, hobekuntzarako lagungarri izan daitezkeen ekintza eta aldaketak proposatzea.

–Lanerako ezarritako arau, prozedura eta zehaztapen guztiak ezagutu eta aplikatzea.

–Kasuren batean behar izanez gero, egoerari egokitzea, lanorduekin malgutasunez jokatuz, ezarritako lan programa eta zerbitzuaren beharrak betetzeko.

Kontratuduna goizez arituko da normalean eta urteko denboraldi batzuetan, goizez eta arratsaldez, betiere zerbitzuaren beharren arabera.

–Udalaren ordenantzak betetzen ote diren kontrolatu eta begiratzea, eta hirigintza eta ingurumen gaietan ikuskatzea, begiratuta ea jasotzen eta betetzen ote den lizentzia eta obrei, eremu publikoaren okupazioari, isurketei eta abarri buruzko araudia.

–Bide eta eremu publikoak egoera onean ote dauden begiratzea, baita udal eraikinak ere, eta haien mantentze-lan eta/edo hobekuntzarako proposamenak egitea.

–Edozein eratako udal zerbitzuak ematea, eta hala Alkatetzak nola organo eskuordetuek haren esku uzten duten beste edozein zeregin; guztiak ere bere eskumen, maila eta kategoriaren barnean.

1.8. Bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.b) artikuluarekin, izangaiei jakinaraziko zaie edozein gorabehera, egintza edo errekurtso, loturik dagoena deialdi honekin, oinarriekin edo betearazteko ematen diren egintzekin, eta, horretarako, argitaratuko da Melidako Udalaren iragarki-taulan eta Udalaren web-orrian (www.melida@.net).

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta agiriak aurkezteko epea bukatzen den unetik eta lanpostuaren jabetza hartu arte, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko tratatuak direla medio, langileen eta haien familiakoen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikuluan ezarri den bezala.

b) 16 urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina gainditua ez izatea.

c) Eskola Graduatuaren titulua edo Lanbide Heziketako 1. mailako titulua, edo baliokideren bat, izatea.

d) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun fisikoak eta psikikoak izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea. Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko aitorpena edo hitzematea aurkeztu beharko dute, adierazteko ez dutela diziplina-zehapenik edo kondena penalik beren Estatuko funtzio publikoan sartzea galarazten dienik.

d) Gutxienez B motako gidabaimena edo haren baliokidea izatea.

3.–Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Melidako Udaleko Egoitza elektronikoan aurkeztu beharko dira, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hogei egun naturaleko epean. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legean ezarritako gainerako bideak ere erabil daitezke eskabideak aurkezteko. Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki batean aurkeztuko da, postako langileek data eta zigilua jar diezazkioten eskabideari, ziurtatu aurretik. Melidako Udaleko Erregistroan aurkezten badira, kontuan hartuko da jendea hartzeko ordutegia 09:00etatik 14:00etara dela, astelehenetik ostiralera.

3.2. Eskabideak deialdi honetako ereduari lotuko zaizkio (II. eranskina).

3.3. II. eranskinari honako hau gehitu zaio:

–Alegatutako merezimenduak egiaztatzen dituen dokumentazioaren kopia konpultsatua.

–Udal Diruzaintzan azterketa eskubideengatik 10,00 euro ordaindu izanaren frogagiria. Azterketa eskubideengatik zenbateko hori ordaintzen ez bada, izangaia baztertu egingo da.

Prozedura hauetakoren bat erabiliz ordaindu ahalko da zenbateko hori:

–Sarrera eskudirutan edo bankuko transferentzia bidez eginez, CAIXAko ES73 2100 5134 9321 0008 7542 kontuan.

Sarrera eskudirutan edo bankuko transferentzia bidez eginez, Nafarroako Rural Kutxako ES97 3008 0128 1107 0373 7429 kontuan.

Ordainagirian nahitaez adierazi beharko dira honako datu hauek:

–Izangaiaren izen-deiturak.

–Kontzeptua: “Azterketa eskubideak, Zerbitzu anitzetako enplegatua”.

3.4. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.5. Eskabideetan atzematen diren akats materialak edo egitezkoak zuzentzen ahalko dira ofizioz edo interesdunak eskaturik, noiznahi ere.

3.6. Desgaitasunen bat aitortua duten lehiatzaileek, ariketak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzapenik behar badute, zilegi izango dute eskabidean eskatzea, eta hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako ezgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, legeen arabera elbarriak direla frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana.

Osasun ziurtagiria aurkeztuko dute, lanpostuari dagozkion zereginak egiteko gai direla dioena.

4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Melidako Udaleko alkateak ebazpena emango du, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izango dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea burututakoan eta haiei erantzun ondotik, alkateak ebazpena emango du onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

2. oinarria.–Kalifikazio epaimahaia.

2.1. Honako kide hauek osatuko dute epaimahaia, baina izangai onartuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehazten ahalko da behin betiko osaera:

Mahaiburua: Melidako Udaleko alkatea.

Mahaiburuaren ordezkoa: Melidako Udaleko lehen alkateordea.

Lehen mahaikidea: Andrés Urdiciain Murugarren, Udalaren zerbitzu anitzetako enplegatua.

Lehen mahaikidearen ordezkoa: Justo Jaso Zuazu, Udalaren zerbitzu anitzetako enplegatua.

Bigarren mahaikidea: Caparrosoko Udaleko zerbitzu anitzetako arduraduna.

Bigarren mahaikidearen ordezkoa: Epaimahaiak izendatzen duena.

Mahaikide idazkaria: Jorge Camino Unzu, Melidako Udaleko idazkaria.

Mahaikide-idazkariaren ordezkoa: Ana Gómez Senosiain, Santakarako Udaleko idazkaria.

2.2. Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean abstentziorako aipatzen diren arrazoietako bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek ezin izango dute epaimahaian parte hartu, eta Melidako Udalaren Zerbitzu Orokorren Alorrari eman beharko diote horren berri. Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, inguruabar horietako bat gertatzen denean.

Epaimahaia aldatzen bada, epaimahaikideek beraiek uko egiteko edo haiek errekusatzeko legez ezarritako arrazoiengatik, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da aldaketa.

2.3. Hautaprobak hasi baino lehen eratuko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izango da eratu, ezta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa bertaratzen ez bada. Halaber, epaimahaiaren eraketak balio izateko, mahaiburuak eta idazkariak bertan egon beharko dute.

2.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabeherak. Berdinketa gertatuz gero, epaimahaiburuak kalitateko botoa erabil dezake.

2.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake probarako. Aipatu aholkulariak beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan oinarriturik bakarrik emango diote laguntza epaimahaiari.

3. oinarria.–Hautapen prozesuaren nondik norakoa eta balorazioa.

3.1. Lehiaketaldia. 20 puntu, gehienez.

3.1.1. Lehiaketaldian, izangaiek alegatutako merezimenduak kalifikatuko ditu epaimahaiak.

3.1.2. Lehiaketaren balorazioa.

Lehiaketaldiak gehienez ere 20 puntuko balorazioa izango du, honela banaturik:

–Administrazio publiko batean, deialdiko lanpostuaren antzeko ezaugarriak dituzten lanpostuetan (zerbitzu anitzeko enplegatu lanpostuetan) lan egiteagatik, kasuan kasuko administrazio publikoaren ziurtagiri baten bidez frogatzen bada: 3 puntu, urte oso bakoitzeko. Zatiki bakoitzeko, haren zati proportzionala. Apartatu honetan 12 puntu lortzen ahal dira gehienez.

–Lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duten prestakuntza ikastaroak egiteagatik, honako irizpide hauen arabera ateratzen diren puntuazioak emango dira:

  • Ikastaro guztien orduak batuko dira, eta 0,01 puntu emango da ikastaroaren ordu bakoitzeko.
  • Ez dira baloratuko iraupen orduak zehaztuta ez dituzten ikastaroak ez eta 5 ordutik beherakoak ere.
  • Apartatu honetan 8 puntu lortzen ahal dira gehienez.

3.2. Probak. 80 puntu gehienez.

A. Lehen ariketa: Proba teorikoa.

Idatziz erantzun beharko dira, gehienez ere ordu eta erdian, deialdi honen I. eranskineko gai zerrendako gaiei buruzko 30 eta 60 galdera inguru (epaimahaiak zehaztuko du hori). Galdera bakoitzak hiru erantzun izango ditu aukeran, baina bat bakarra izango da zuzena.

Proba hau gehienez ere 30 punturekin baloratuko da, eta galdera bakoitzaren balioaren 0,25 kenduko da okerreko erantzun bakoitzeko. Proba gainditzeko, ezarritako gehieneko puntuazioaren %50 lortu behar da gutxienez (15 puntu). 15 puntu lortzen ez dituztenek ezin izango dute hurrengo proba egin, eta baztertu egingo dira.

Proba hau egiteko ez da inolako testurik kontsultatu ahalko, ezta kalkulagailurik edo bestelako materialik erabiliko ere, bolaluma urdina ez bada. Izangaien zerrenda eta lortutako kalifikazioak jendaurrean jarriko dira, Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian, baita hurrengo ariketa noiz eta non egingo den ere, gutxienez ere berrogeita zortzi ordu lehenago.

B. Bigarren ariketa: Proba praktikoa:

Eranskineko gaiekin lotuta, proba praktiko bat edo batzuk egin beharko dira proba praktiko honetan.

Epaimahaiak zehaztuko du ariketa horretako probak egun bakarrean edo gehiagotan egingo diren, bai eta zenbat denbora iraungo duten ere, haien edukiaren arabera.

Ariketa honetan gehienez ere 50 puntu lortzen ahal dira, eta ariketa bakoitzaren balorazio proportzionala egingo da, alegia, 50 puntu horien eta egin beharreko proba kopuruaren zatidura izango da.

3.3. Lehiaketaldiko eta oposizioaldiko puntuazio osoa ehun (100) puntukoa izango da.

3.4. Probetarako dei bakarra egingo da. Parte-hartzaileek aldean eraman beharko dute Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena. Agirien bidez nor diren frogatzen ez dutenak edo agertzen ez direnak baztertuta geldituko dira.

3.5. Hautaprobak egiteko, desgaitasun aitorturen bat dutenentzat bidezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak jarriko dira, eskabidean azaldutakoaren arabera.

4. oinarria.–Probak gainditu dituztenen zerrenda eta aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda.

4.1. Probak gainditu dituztenen zerrenda.

4.1.1. Behin proben kalifikazioa bururatuz gero, epaimahaiak argitara emango du, Melidako Udaleko iragarki-taulan eta web-orrian, probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, guztira lortutako puntuazioaren hurrenkeran, eta zerrenda alkateari igorriko dio onets dezan, hautapen prozesuaren espediente osoarekin batera, lanpostu hutsak aukeratzeko tramitea egin dadin.

Zerrenda horrekin batera beste zerrenda bat eratuko da, egiten ahal diren aldi baterako kontratazioetarako.

4.1.2. Azkeneko emaitzan berdinketarik izanez gero, bigarren ariketan, osotasunean, puntu gehien lortzen dutenek izango dute lehentasuna. Berdinketak bere horretan jarraituz gero, lehenbiziko ariketan puntuazio handiena lortu dutenen alde egingo da; eta, hala ere berdinketa izanez gero, izangai zaharrenaren alde.

4.1.3. Alkateak, Alkatetzaren ebazpen baten bidez, izangaien zerrendako lehenbizikoari jakinaraziko dio izendapena, lan-kontratu finkoarekin aritzeko Melidako Udalean. Proposamena onartzen ez badu 5 eguneko epean, ondoz ondoko sailkatuei deituko die, horietako batek izendapena onartu arte.

Informazio hori jendaurrean jarriko da Udalaren web-orrian.

4.1.4. Behin lanpostu hutsa hautatzeko tramitea bukatuta, epaimahaiak puntuazio handiena atera duen izangaia izendatzeko proposamena igorriko dio Udaleko Alkatetzari, eta proposamen hori loteslea izango da. Proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

4.1.5. Kontratazio proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta 15 egun naturaleko epearen barrenean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Melidako Udalaren Erregistro Orokorraren bidez:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Deialdian eskatutako tituluaren fotokopia, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena, salbu eta aurretik aurkeztu bada.

c) Osasun ziurtagiri ofiziala, erakusten duena interesdunak ez duela akats fisikorik nahiz psikikorik edo eritasunik, karguaren eginkizunak betetzea eragotziko liokeenik.

d) Eginkizun publikoetarako desgaitua edo gabetua ez izatearen eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izanaren zinpeko aitorpena.

e) Zin egin edo hitzematea errespetatuko duela Nafarroako Foru Eraentza, men egingo diela Konstituzioari eta legeei, eta zuzen beteko dituela karguari dagozkion eginkizunak.

4.1.5. Nafarroako beste administrazio publiko bateko langile finkoek, hots, deialdi hau egin ez duen beste bateko langile finkoek, aurreko ataleko agiriez gain, aurkeztu beharko dute ziurtagiri bat non frogatuko baitira aurreko administrazioko espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekari guztiak, hau da, sarrerari, antzinatasunari, mailari, egoera administratiboari eta abarrei buruzkoak.

4.1.6. Gainera, proposatutako izangaiek azterketa mediko bat gainditu beharko dute.

4.1.7. Baldin proposatutako izangaiek ez badituzte agiri horiek aurkezten, edo lanposturako gai ez badira, ezin izango dira izendatu, eta hutsunea beteko da probak gainditu dituztenen zerrendan hurrengoa den izangaiarekin (4.1.1 atalean aipatutako zerrenda), eta aurreko apartatuetan ezarri bezala jokatuko da.

4.2. Aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien zerrenda.

4.2.1. Probak gainditu baina lanposturik lortu ez duten izangaiei dei egiten ahalko zaie, puntuazio hurrenkerari jarraikiz, Melidako Udalean zerbitzu anitzetan sortzen diren beharren arabera, deialdi honen oinarrietan ezarritakoari eta aplikatzekoak diren gainerako arauei jarraikiz.

Probak gainditzen dituztenen zerrenda agortzen bada, eta beste zerrenda bat egiteko probetarako deialdia egin arte, proba teorikoa gainditu dutenei egiten ahal zaie dei, lortutako puntuazioaren hurrenkeran.

4.2.2. Aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituen abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduan ezarritakoaren arabera egingo zaie dei izangaiei, oinarri hauetan berariaz ezarri ez denari dagokionez.

Deitutako izangaiak kontratua sinatu beharko du –beste epe bat ezarri ezean– abisua eman eta bost eguneko epean –edo gehienez ere 15 egunekoan, une horretan duen lanpostuan aurreabisua eman behar badu–; eskatutako agiriak aurkeztu beharko ditu, eta zinpeko aitorpena, horren bidez adierazteko ez dela baztertua izan Estatuko, autonomia erkidegoetako, probintzietako, udalerrietako edo toki entitateetako inolako kargu, lanpostu edo eginkizunetatik, eta ez dagoela ezgaitua eginkizun publikoetan aritzeko. Oinarri honetan zehaztutakoa aipatu epe horien barrenean betetzen ez bada, ezin izango da kontratazioa egin, eta indarrik gabe geldituko dira ordura arte lorturiko eskubideak.

Halakoetan, zerrendan hurrengo puntuazio handiena duen izangaiari deituko zaio.

4.2.3. Izangaiei lanerako deia egiten zaienean, aintzat hartuko da, orobat, ezarri dena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginean, hain zuzen zazpigarren xedapen gehigarrian, laugarren apartatuan, non arautzen baitira desgaitasunen bat duten pertsonek enplegua lortzeko moduaren xehetasunak Nafarroako Foru Komunitaterako. Egin behar diren zereginak eta eginkizunak betetzeko bateragarritasuna frogatzen duten agiriak egiaztatzea Melidako Udalari dagokio.

4.2.4. Errazago aurkitu ahal izateko, izangaiek harremanetarako telefono bat bederen eman beharko dute (harremanetarako beste telefono batzuk ere eman ditzakete), baita helbide elektroniko bat ere. Informazio hori etengabe eguneratua eduki behar dute.

4.2.5. Lanpostu baterako aldi baterako kontratazioa egin behar denean, une horretan zerrendako lehenbiziko lekuan dagoen izangaiari deituko zaio. Izangai bakoitza lokalizatzeko bi saiakera egingo dira telefonoz bi lanegun jarraitutan, eta dei horien frogak jasoko dira, alegia, eguna, ordua eta inguruabarrak. Telefonozko harremana izateko lehenbiziko saiakerarekin batera, posta elektroniko bat bidaliko da izangaiak emandako helbide elektronikora. Mezu elektroniko hori bidaltzen denetik egun bateko epean erantzunik lortzen ez bada, eta telefonoz hitz egiterik ere ez bada, zerrendako hurrengoari deituko zaio.

Izangai batekin harremanetan jarri eta, kontrataziorako eskaintza bat eginik, izangaiak erantzuten ez badu edo uko egiten badio, zerrendako azkeneko postura igaroko da, salbu frogatzen badu arrazoi justifikatuengatik uko egiteko kasu batean dagoela, 4.2.6. apartatuan xedatutakoarekin bat. Izangai batekin harremanetan jartzerik ez bada, zerrendan duen lehentasunari eutsiko dio eta zerrendan hurrengoa denari deituko zaio, harik eta eskaintzen den lanpostua bete arte. Izendapena eginda, toki entitate eskatzaileak aldi baterako kontratatuko du proposaturiko izangaia. Deia eginda kontratu bat onartzen dutenei ez zaie zerrenda bereko beste lanposturik eskainiko kontratua indarrean den bitartean.

4.2.6. Honako hauek onartuko dira eskainitako lanpostua kontratatzeari uko egiteko arrazoi justifikatu gisa eta, beraz, ez dute izangaiaren lehentasun ordena aldatuko aldi baterako kontratazioko izangaien zerrendetan:

a) Aldi baterako ezintasuna.

b) Amatasun edo aitatasun baimena.

c) Hiru urtez azpiko haurra zaintzea, edo hiru urtez azpiko adingabea harrera iraunkorrean edo adoptatua izatea.

d) Zaindu behar izatea bigarren gradura arteko odol edo ezkontza bidezko ahaide bat, adina, istripua edo eritasuna dela kausa bere burua ezin gobernatu duena.

e) Norberaren ezkontza edo Bikote Egonkorrentzako Berdintasun Juridikoari buruzko uztailaren 3ko 6/2000 Legearen arabera parekatutako egoera, baldin eskainitako kontratazio administratiboaren hasiera eguna badago hura eratu ondoko edo aurreko hamabost egun naturaleko epearen barnean.

f) Kontratazioren bat indarrean izatea, izan administrazio araubidekoa edo lanekoa.

g) Desgaitasunen bat behar bezala onartua izatea eta desgaitasunaren ezaugarriak bateraezinak izatea eskaintzen zaion lanpostuaren ezaugarri bereziekin.

Aipatu egoeretako batean dauden izangaiek 7 egun naturaleko epea izango dute, errefusatu duten lanpostua eskaintzen zaien egunetik, agiri bidez eta fede emanez justifikatzeko. Hala bada, zerrendan zuten toki berean jarraituko dute.

Baldin kontratazio eskaintzari uko egiteko arrazoi justifikatua frogatzen duen dokumentazioa ez bada aurkezten epe barrenean, izangaia zerrendako azkeneko tokira igaroko da.

Uko egiteko arrazoi justifikatua dagoenean, idatziz adierazi beharko dute noiz dauden berriz lanerako prest, uko egitea ekarri zuen egoera bukatzen den egunetik hasita. Jakinarazpen hori egiten ez den bitartean, ez zaie lanposturik eskainiko.

4.2.7. Deia eragiten duen zerrendatik baztertuko dira honako egoera hauetako batean dauden izangaiak:

a) Kontratazio eskaintza onartuta dela, kontratua ez sinatzea, izangaiari egozten ahal zaion arrazoiagatik.

b) Sinatutako kontratuari uko egitea, salbu horren arrazoia baldin bada beste kontratu bat sinatu dela beste entitate publiko edo pribatu batekin. Agiri bidez eta modu fede-emailean frogatu beharko da hori, ukoaren formalizaziotik 7 egun naturaleko epean. Kasu honetan, izangaia zerrendako azkeneko tokira igaroko da.

c) Lanpostua bertan behera uztea.

d) Probaldia ez gainditzea.

e) Urtebeteko epean izangaiarekin harremanetan jartzea ezinezkoa izatea, hark emandako telefonoaren edo helbide elektronikoaren bidez kontratatzeko deiak behin eta berriz eginda ere.

4.2.8. Deia jasotzen duten izangaiek aurkeztu beharko dute deialdian eskatutako titulazioaren betebeharrak eta bestelakoak betetzen dituztela frogatzeko agiriak, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean honako hauen fotokopia konpultsatua aurkeztuz: DBHko graduatuaren titulua, Eskola graduatuen titulua, erdi mailako Lanbide Heziketakoa edo horien baliokide bat, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina. Gidabaimenaren kasuan, kontratuaren eguna izango da aurkezteko epea.

4.2.9. Eskatutako baldintzak betetzen ez dituzten pertsonak hautapen prozesutik baztertuko dira, Alkatetzaren ebazpen baten bidez, eta deialdi honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte.

4.2.10. Kontratudunak Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean sartu eta bertan kidetuko dira; beraz, haien kontu izango dira dagokien kuota eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren atxikipena, behar diren kopuruetan.

6. oinarria.–Errekurtsoak.

Deialdi honen, bere oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka, honako errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

I. ERANSKINA

Gai zerrenda

1. gaia.–Aritmetikako eta geometriako oinarrizko erregelak.

2. gaia.–Idazketako eta ortografiako oinarrizko arauak.

3. gaia.–Laneko segurtasun eta higienearen gaineko arauen eta oztopo arkitektonikoen gaineko arauen oinarrizko ezagutzak.

4. gaia.–Soldaduraren ezagutza eta doitze-makineriaren oinarrizko maneiuarena.

5. gaia.–Igeltserotzako kontzeptu orokorrak. Erremintak. Materialak. Zolatzea eta alikatatzea. Enkofratuak eta murruak egitea.

6. gaia.–Eraikinetako banaketa koadroak, potentzia kontrolatzeko etengailua, magnetotermikoak eta diferentzialak.

7. gaia.–Oinarrizko argi-zirkuituak: etengailuak, kommutadoreak, entxufe oinak, lanparak, pitzarazgailuak, erreaktantziak eta led luminariak.

8. gaia.–Iturgintzako eta berokuntzako instalazioen mantentze-lanak: tresna sanitarioak, txorrotak, zisternak, sifoiak, berokuntza zirkuituak, zirkuituak betetzea eta purgatzea, galdara gelak eta horien osagai bereziak.

9. gaia.–Eskema elektrikoen eta iturgintzakoen ezagutza.

10. gaia.–Makineria eta ibilgailuak maneiatu, mantendu eta konpontzea.

11. gaia.–Eraikinen eta hiri altzarien mantentze-lanak. Pintura.

12. gaia–Word, Excell, Drive, “hodeia”.

II. ERANSKINA

Eskabidea (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1912317