201. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREAN JARTZEA. Iurzati berrantolamendua Nafarroako Ubideko Ega 6-XXVI. sektorean (Andosilla).

Oharra, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, oinarriak onesten dituena Nafarroako Ubideko Ega 6-XXVI. sektorerako (Andosilla).

Nafarroako Ubideko Ega 6-XXVI. sektoreko (Andosilla) lurzati berrantolamenduan interesa duten guztiei jakinarazten zaie ezen Landa Garapenerako zuzendari nagusiak lurzati berrantolamenduaren oinarriak onetsi dituela, urriaren 1eko 35/2019 Ebazpenaren bidez, bat etorriz Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 25. artikuluarekin. Lurzati berrantolamendu hori onura publikokoa dela adierazi zen maiatzaren 24ko 49/2017 Foru Dekretuaren bidez.

Oinarri horiek jendaurrean egonen dira Andosillako udaletxeko lokaletan, hilabetez, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Interesdunek oinarri horietako agiriak azter ditzakete. Memoriaz gain, honako eranskin hauek dira: jabeen zerrenda; kargen titularren eta beste egoera juridiko batzuen zerrenda; aholku batzordea. Lurren sailkapena eta konpentsazio koefizienteak; ereduko lurzatien zerrenda; periferian sartzen diren lurzatien zerrenda; baztertzeko proposamenak; landaketarako eskubideak; herri-lurren mugaketak; ur kontzesioak; bazkalekuak; eremuaren balio naturalak eta aztarnategi arkeologikoak: eremu ureztagarriak; jabetzaren buletin indibidualak; lurren sailkapenaren 1:5.000 planoa ; eremuko 1:5.000 planoa, ortofoto eta guzti; eta ureztalurretako jarduketen 1:5.000 planoa, zaindu beharreko balio naturalak, aztarnategiak eta bazkalekuak dauden kasuetarako.

Oinarrien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete berrantolamenduko interesdunek, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Errekurtsoak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Karlos III.aren etorbidea, 1), edo Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuan (González Tablas kalea 9, 31005 Iruña), edo 30/1992 Legean aipatzen diren tokietako edozeinetan (lege horrek hizpide ditu Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea).

Iruñean, 2019ko urriaren 2an.–Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, Juan Pablo Rebolé Ruiz.

Iragarkiaren kodea: F1912770