201. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ur gaineko planta fotovoltaikoa Ezkorizko idoian, Zolinan (Aranguren).

Ondoren aipatzen den espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, Iruña), jendea hartzeko orduetan, jarduera horretan interesa dutenek azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezkotzat jotzen dituzten alegazio, iradokizun eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan; hori dena, bat etorriz martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 35. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Ingurumena Babesteko Esku-hartzea).

Era berean, adierazten dizuegu Interneten ere eskuragarri dagoela dokumentazio hori, euskarri digitalean, “Ingurumen proiektuak jendaurrean” izeneko fitxan:

https://gobiernoabierto.navarra.es/es/participacion/procesos/proyecto-fotovoltaico-planta-flotante-balsa-zolinaaranguren-navarra

Aditzera ematen den egintza: ingurumen ukipenetarako baimena.

Jarduera: ur gaineko planta fotovoltaikoa Ezkorizko idoian, Zolinan (Aranguren).

Sustatzailea: Acciona Energía SA

Udalerria: Aranguren.

Iruñean, 2019ko irailaren 4an.–Ingurumen Ebaluazioaren Bulegoko burua, Jesús Fernández Alonso.

Iragarkiaren kodea: F1911736