201. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Lurzati berrantolamendua eta ureztaketa Ega 6 sektorean (Andosilla).

Ondoren aipatzen den espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, Iruña) eta Andosillako Udalean, jendea hartzeko orduetan, jarduera horretan interesa dutenek azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezkotzat jotzen dituzten alegazio, iradokizun eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan; hori dena, bat etorriz martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 35. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Ingurumena Babesteko Esku-hartzea).

Era berean, adierazten dizuegu Interneten ere eskuragarri dagoela dokumentazio hori, euskarri digitalean, “Ingurumen proiektuak jendaurrean” izeneko fitxan:

https://gobiernoabierto.navarra.es/es/participacion/procesos/concentracion-parcelaria-transformacion-regadio-del-sector-xxvi-ega-6

Aditzera ematen den egintza: ingurumen ukipenetarako baimena.

Jarduera: lurzati berrantolamendua eta ureztalur bihurtzea Nafarroako Ubideko Ega 6-XXVI. sektorea (Andosilla): Ingurumen ukipenen azterlana.

Sustatzailea: Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzua.

Udalerria: Andosilla.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 27an.–Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendaria, Carmen Ursúa Sesma.

Iragarkiaren kodea: F1911729