201. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

287E/2019 EBAZPENA, irailaren 10ekoa, Eraldaketa Digitaleko zuzendari nagusiak emana. Honen bidez onesten da Orange Espagne SAUk Nafarroako Foru Komunitatean duen Azpiegituren Lurralde Plana aldatzeko eta eguneratzeko aurkeztu duen 3. espedientea.

Nafarroako Foru Komunitatean uhin elektromagnetiko ez-gidatuen bidezko telekomunikazioko oinarrizko estazioak antolatzeko maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legearen arabera, operadoreek Nafarroako Gobernuko departamentu eskudunari komunikatu beharko diote planaren edukiaren edozein aldaketa, planean beharrezko eguneraketak eginez.

Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren zuzendari nagusiaren ekainaren 20ko 186E/2019 Ebazpenaren bidez, hasiera eman zitzaion Orange Espagne SAUk Nafarroako Foru Komunitatean duen Azpiegituren Lurralde Plana aldatzeko eta eguneratzeko 3. espedientearen tramitazioari, eta agindua eman zen eskatutako kokapenak Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekiaren Atarian argitaratzeko, interesdunek bidezko alegazioak aurkez zitzaten.

Orobat, ebazpen horretan errekerimendua egin zitzaien Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari, Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzuari eta Ondare Historikoaren Zerbitzuari, bakoitzak bere eskumenen esparruan txostena egin zezan azpiegituren lurralde planeko aipatutako aldaketei buruz. Aipatu unitateek eta Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuak aipatu txostenak egin dituzte, dagozkien determinazioekin, eta ebazpen honen II. eranskinean bildu dira.

Gobernu Irekiaren aipatu atarian jendaurrean egon den bitartean, ez da alegaziorik aurkeztu.

2015eko ekainaren 24ko Erabakiaren bidez, Nafarroako Gobernuak erabaki zuen telekomunikazioen arloan eskumenak dituen departamentuak tramitatu eta ebatziko dituela Nafarroako Foru Komunitateko azpiegituren lurralde planak, 10/2002 Foru Legean arautzen diren horiek.

Horrenbestez, indarra duen legedian ezarritakoarekin bat, eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri zuen abuztuaren 14ko 95/2019 Foru Dekretuaren xedapen gehigarri bakarraren 3. apartatuak emandako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Orange Espagne SAUk Nafarroako Foru Komunitatean duen Azpiegituren Lurralde Plana aldatzeko eta eguneratzeko aurkeztu duen 3. espedientea onestea, barne direla ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren kokapenak eta II. eranskinean agertzen diren determinazioak, ukitutako instalazioek bete beharko dituztenak.

2. Ebazpena igortzea Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzura, Lurralde eta Paisaia Zerbitzura, Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzura eta Ondare Historikoaren Zerbitzura.

3. Ebazpen hau eta bere eranskinak Orange Espagne SAUri jakinaraztea, eta ohartaraztea ez duela administrazio bidea amaitzen eta gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela haren kontra, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko irailaren 10ean.–Eraldaketa Digitaleko zuzendari nagusia, Guzman M. Garmendia Pérez.

I. ERANSKINA

ESTAZIOAREN KODEA

UDALERRIA

UTMx

UTMy

ESPEDIENTEA

NAV0120

Iruña

606.893

7.742.930

3. aldaketa

Koordenatuak Datum sisteman (ETRS-89, 30. EREMUA) eman dira.

II. ERANSKINA

Determinazio orokorrak

Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzuak emandako txostenean ezarritakoa betez:

Irekitzeko lizentziaren fasean, eta oinarrizko estazioak martxan jarri baino lehen, teknikari eskudun baten ziurtagiria aurkeztuko da dagokion udalean. Txosten horretan justifikatuko da estazioak proiektu teknikoarekin eta aurkeztutako eranskinekin bat egin direla, eta emisio irrati-elektrikoetako esposizio mailen neurketa errealen emaitzak emanen dira. Neurketak erradiazio handiena duen toki irisgarrian eginen dira, barne direla bereziki aintzat hartu beharreko erabilera-eremuak, urtarrilaren 11ko CTE23/2002 Aginduan eta geroko aldaketetan ezarritako prozedurari jarraikiz eta maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legean ezarritakoarekin bat.

Ondare Historikoaren Zerbitzuak emandako txostenean ezarritakoa betez:

Aurreikusitako lanetan, horren berririk izan ez eta aztarna arkeologikoren bat agertzen bada, legeak agintzen du lanak gelditu eta horren berri eman beharko zaiola, berehala, Arkeologiaren Atalari, ondare historikoaren alorrean indarrean dagoen legeriarekin bat (Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 59. artikulua eta Espainiako Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legearen 42.3 eta 44. artikuluak). Aipatu foru legearen 101.h artikulua aplikatzeko, oharpen hori ez betetzeagatik ondare historikoari gerta dakiokeen edozein ukipen arau-hauste larritzat joko da.

Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuak emandako txostenean ezarritakoa betez:

Operadoreak abenduaren 31n martxan dauden estazioen zerrenda aurkeztu beharko du, egun hori baino lehen, gutxienez datu hauekin: estazioaren kodea, UTMx eta UTMy koordenatuak, erabilitako teknologiak (GSM, UMTS, LTE eta abar), emisio frekuentziak eta sektoreen potentziak. Azken urtean estazioan aldaketarik izan ez bada, aski izanen da estazioaren kodea ematea eta aldaketarik ez duela izan adieraztea.

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak emandako txostenean ezarritakoa betez:

Sustatzaileari gogorarazten zaio ezen, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren arabera, obretako udal lizentziak eman baino lehen instalazio bakoitzaren ingurumen ukipenetarako baimen egokia tramitatu beharko dela, betiere instalazioa lurzoru urbanizaezinean bada eta aldez aurretik baimen hori ez badu.

Iragarkiaren kodea: F1911898