201. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Barañaingo eta Burlatako polizia kidegoetan kabo lanpostuak betetzeko deialdiko merezimenduen balorazioaren behin betiko puntuazioen kontra. Deialdia Barneko zuzendari nagusiaren uztailaren 17ko 154/2014 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Barneko zuzendari nagusiaren uztailaren 17ko 154/2014 Ebazpenaren bidez onetsi zen Barañaingo eta Burlatako polizia kidegoetako kabo lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdia. Deialdi horretan Foruzaingoko 855 polizia-identifikazioaren zenbakia duen agente batek gora jotzeko errekurtsoa jarri du deialdi horretako merezimenduen balorazioaren behin betiko puntuazioen aurka.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei aipatu errekurtsoa jarri dela, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.

Jarritako errekurtsoaren kopiak interesdunen eskura daude Barne Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Atalean (Karlos III.aren etorbidea 2, solairuartea, Iruña).

Iruñean, 2019ko irailaren 30ean.–Barneko zuzendari nagusia, Amparo López Antelo.

Iragarkiaren kodea: F1912723