200. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Iruñeko Udal Planeko U.I. IX unitateko ZNO-1 zonaren xehetasun-azterketa (Amaya kirol hiria). Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2019ko irailaren 23an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 23-SEP-19 (7/CV).

Ikusirik Pablo Navallas Santosek aurkeztu duen eskaera (sarrera erregistroko zenbakia: 42606), Amaya kirol hiriaren izenean eta haren izenean, 2019ko abuztuaren 14koa, izapidetu zedin Udal Planeko U.I. IX unitateko ZNO-1 zonaren xehetasun-azterketa (Amaya kirol hiria), eta bat etorriz Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2019ko abuztuaren 27ko txostenarekin eta Hirigintza Gerentziako letraduaren 2019ko irailaren 3ko txostenarekin;

ERABAKITZEN DA:

1.–Hasiera batean onestea U.I. IX unitateko ZNO-1 zonaren xehetasun-azterketa, Pablo Navallas Santosek aurkeztu zuena izapidetzeko, 2019ko abuztuaren 14an, Amaya kirol hiriaren izenean eta hura ordezkatuz, zeinak xede baititu bolumenen antolamendu berri bat, eraikin berri bat eraikitzea (squash pistetarako), eta ur eremu estalia eraberritzea eta handitzea.

2.–Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; orobat, hemengo egunkarietan argitaratzea.

Iruñean, 2019ko irailaren 25ean.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1912443