200. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

1., 2. eta 3. aldaketak 2019ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2019ko 167. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 26an, 2019ko 1., 2. eta 3. aurrekontu-aldaketak hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (aipatutako foru dekretuak Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen du aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

1/2019 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-gehigarria:

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 771.271,57 euro.

Finantzaketa:

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 360.492,47 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 410.779,10 euro.

2/2019 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu berezia:

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 240.000,00 euro.

Finantzaketa:

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 240.000,00 euro.

3/2019 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-gehigarria:

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 24.383,02 euro.

Finantzaketa:

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 24.383,02 euro.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela, bide hauetako bat erabiliz:

A. Berraztertzeko errekurtsoa, Ablistako Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

B. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean aurkeztuz Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

C. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Ablitasen, 2019ko irailaren 23an.–Alkatea, Carmelo Arriazu Serrano.

Iragarkiaren kodea: L1912402