200. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Gora jotzeko errekurtsoa 2019ko lan publikoaren eskaintzari

Iruñeko Udalaren 2019rako lan publikoaren eskaintzan, Adela Martín Cólerak, CCOO sindikatua ordezkatuz, 19-1101 gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du Nafarroako Administrazio Auzitegian, Iruñeko Udaleko Gobernu Batzordeak 2019ko otsailaren 12an hartutako erabakiaren aurka. Erabaki horrek 2019ko lan publikoaren eskaintza onetsi zuen. Onespena 2019ko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 20an.

Interesdun guztiei jakinarazten zaie eta epatze deia egiten zaie agertzeko hamar egun balioduneko epean Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea, 10; Iruña. Sarrera Ezkirotz kaletik); hori guztia, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Iruñean, 2019ko irailaren 24an–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1912366