200. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CINTRUÉNIGO

Ediktua. Akats zuzenketa eta lehen azterketaren data gerokultore lanpostu bat betetzeko oposizio-lehiaketan

Akatsa atzemanik “San Francisco de Asís”.

Zaharren egoitza udal patronatuko gerokultore izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian (2019ko 85. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, maiatzaren 3an), haren zuzenketa egiten da.

6.2.b) oinarrian honela dio:

“Geriatriaren gaineko prestakuntza ikastaroengatik, zahar egoitzaratuarendako giza laguntzaz edo gisakoaz izan badira, 3 puntu emanen dira, eta gehienez ere 6.”

Honelaxe behar du:

“Geriatriaren gaineko prestakuntza ikastaro presentzialengatik, zahar egoitzaratuarendako giza laguntzaz edo gisakoaz izan badira 6 puntu emanen zaizkio ikastaroko ordu kopuru gehien ziurtatzen dituen pertsonari. Gainerakoei, zenbat orduren ziurtagiria duten, proportzioan emanen zaizkie puntuak.”

7.2. oinarria. Honela dioen tokian:

“Patronatuko burua: Raquel Garbayo Berdonces.”

“Epaimahaikidea: Concepción Gómez. Ordezko epaimahaikidea: Valentín Navascués.”

Honelaxe behar du:

“Patronatuko burua: Oscar Bea Trincado.”

“Epaimahaikidea: Patronatuko Batzordeko ordezkari bat. Ordezko epaimahaikidea: Patronatuko Batzordeko ordezkari bat.”

Azterketa udaletxeko bigarren solairuan eginen da, 2019ko azaroaren 12an, goizeko 10:00etan.

Cintruenigon, 2019ko urriaren 1ean.–Patronatuko burua, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L1912695