200. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

15/2019 EBAZPENA, irailaren 19koa, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deia egiten baita honako proiektu honen okupatu aurreko aktak egiteko: lurpeko linearen bariantea, airekoa, goi-tentsioko 66 kW-ekoa, La Calera (Eneritz) haize-parketik energia ateratzeko.

Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 7ko 150/2019 Ebazpenaren bidez, honako proiektu hau onetsi, instalazioa baimendu eta onura publikoa onartu zen: lurpeko linearen bariantea, airekoa, goi-tentsioko 66 kW-ekoa, La Calera (Eneritz) haize-parketik energia ateratzeko.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea, okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.

Adierazitakoarekin bat, eta martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta foru-sektore publiko instituzionala),

EBAZTEN DUT:

1. Dei egitea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Enerizko alkateari edo hark eskuordetzen duen zinegotziari, ager daitezen okupatu aurreko aktak egitera eta, bidezko bada, behin betiko okupatzeko aktak, Enerizko udaletxean, 2019ko azaroaren 11n.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau jakinaraztea M. Torres Desarrollos Energéticos SL enpresa onuradunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Enerizko Udalaren iragarki-taulan.

Iruñean, 2019ko irailaren 19an.–Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F1912247