200. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 9a

5. HAUTESKUNDE PROZEDURA

AGOIZKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA

Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen eraketa

Agoitzen, 2019ko irailaren 30ean, hala xedatzen baitu bere 14. artikuluan eta 7. xedapen gehigarrian ekainaren 19ko 5/1995 Lege Organikoak, Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzkoak, eta bat eginez hauteskunde orokorretarako deialdiaren 2019ko irailaren 23ko dekretuarekin, honako hauek agertu dira Eskualdeko Hauteskunde Batzordea eratzeko: María Boedo Escribano, Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile magistratua, Aarón Andueza Jiménez, Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko epailea, eta Luis María Mandacen Elizalde, Ariako bake epailea.

Denak agertu ondoren, Batzordearen kideak izendatzeari ekin zaio. Kide hauek izanen ditu:

Lehendakaria, ekainaren 19ko 5/1995 Lege Organikoaren 11.2 artikuluan xedatutakoa betez izendatua: María Boedo Escribano, Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile magistratua.

Bokal judizialak: Aarón Andueza Jiménez, Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko epailea, eta Luis María Mandacen Elizalde, Ariako bake epailea.

Bokal ez-judizialak: Juan Pablo Pereira Urdiroz eta Virginia Andia Piñeiro.

Eskualdeko Hauteskunde Batzordeko idazkaria: María Teresa Gurruchaga Zabala, Agoizko Barruti Judizialeko Epaitegi Dekanoko Justizia Administrazioaren letradua.

Horrekin guztiarekin, egintza amaitutzat eman eta honako hau luzatzen da. Kide guztiek sinatu dute, baita nik ere. Fede ematen dut.

Agoitzen, 2019ko urriaren 1ean.–Idazkaria, María Teresa Gurruchaga Zabala.

Iragarkiaren kodea: J1912834