200. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Jarduera-lizentziaren eskaera eta ingurumen eraginaren ebaluazioa

Zerri-gizendegiaren proiektua Sesman (instalazioa handitzea, 1344 buru izatetik 2498 izatera).

Jarduera hori jasota dago Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 4C eranskineko C) 3 epigrafean.

Era berean, proiektuaren ezaugarriak direla eta, proiektua Ingurumen Ebaluaziori buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen I. eranskineko 1. taldean sartua dago, A) 3 epigrafean, “Gizentzeko zerriendako 2000 toki” izenekoan; hortaz, proiektua Ingurumen eraginaren ebaluazio arruntaren menpe dago, aipatu xedapenaren 33. artikuluan eta hurrengoetan araututakoarekin bat.

Aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Proiektua jendaurrean jartzen da jarduera sailkatuaren udal lizentziarako eta ingurumen eraginaren ebaluazio arrunterako.

Sustatzailea: Rodríguez Dueñas M eta Sánchez Tojo Im SCI.

Jarduera: zerri-gizendegiaren proiektua Sesman (instalazioa handitzea, 1344 buru izatetik 2498 izatera).

Kokalekua: Sesma, 3. poligonoko 249. lurzatia, Murillo alderdian.

Sesman, 2019ko irailaren 20an.–Alkatea, M.ª Rosario Echávarri Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L1912363