200. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PITILLAS

Administrazio elektronikoa arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Pitillasko Udalak, 2019ko irailaren 23an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Administrazio elektronikoa arautzen duen udal ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek espedientea azter dezaten eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarra har dezan.

Pitillasen, 2019ko irailaren 25ean.–Alkatea, Pedro José Labari Elduayen.

Iragarkiaren kodea: L1912439