200. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

61/2019 EBAZPENA, irailaren 19koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, irakaskuntzako erdi eta goi mailetarako 2018-2019 ikasturteko beken eta laguntzen deialdi orokorra behin betiko ebazten duena.

Irailaren 6ko 607/2018 Ebazpenaren bidez, unibertsitateko ikasketak eta derrigorrezko ikasketen ondoko unibertsitatez kanpoko ikasketak egiten dituzten ikasleentzako beken eta laguntzen deialdi orokorra onetsi zen 2018-2019 ikasturterako. Deialdia 2018ko 181. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 18koan.

Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren maiatzaren 30eko 336/2019 Ebazpenaren bidez (2019ko 108. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 5ekoa), aipatu deialdia behin-behinekoz ebatzi zen. Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuak behar diren kudeaketak egin ditu deialdian emandako beken eta laguntzen ordainketa-aginduak egiteko.

2019ko uztailaren 6an bukatu zitzaien epea interesdunei behin-behineko ebazpena berrikusteko eskaera aurkez zezaten.

Aipatu deialdiaren 12. oinarria betez, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuak behin betiko ebazpena proposatzen du, 2019ko irailaren 10ean bildu zen Beka Batzordeari kontsulta egin ondoren.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Behin betiko onestea erdi eta goi mailetako ikasketetarako 2018-2019 ikasturterako emandako eta ukatutako bekak eta laguntzak, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren maiatzaren 30eko 336/2019 Ebazpenaren bidez (2019ko 108. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 5ekoa) behin-behinekoz ebatzi zirenak. Horiek guztiak jasotzen dira emandako eta ukatutako beken eta laguntzen ebazpen honetako I. eta II. eranskinetan, hurrenez hurren. Aipatu behin-behineko ebazpenean zirenak ordezkatzen dituzte, 2019ko irailaren 10ean horretarako bildu zen Beka Batzordeari kontsulta egin ondoren.

2. Emandako eta ukatutako bekak eta laguntzak, ebazpen honen I. eta II. eranskinetan ageri direnak, behin betikoak dira. Aipatu eranskinak ikusgai egonen dira honako hauetako iragarki-tauletan:

–Nafarroako Gobernuko Argibideetarako Bulegoa; Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña.

–Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Argibide eta Agiri Bulegoa; San Domingo kalea z.g., Iruña.

–Herritarren Arretarako Bulegoa; Foruen plaza 5, beheko solairua, Tutera.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

5. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari; Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuari; Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari.

Iruñean, 2019ko irailaren 19an.–Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Begoña Unzué Vela.

Iragarkiaren kodea: F1912291