20. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

68/2018 EBAZPENA, abenduaren 11koa, Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzen baita 508/2018 prozedura arrunt gisa tramitatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren espediente administratiboa. Soninorte Producciones SLk jarri zuen auzi-errekurtso hori, Nafarroako Gobernuak 2016ko irailaren 7an hartutako erabakiaren aurka.

Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusiak emandako urtarrilaren 3ko 1/2017 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igorri zen 508/2018 prozedura arrunt gisa tramitatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren espediente administratiboa. Soninorte Producciones SLk jarri zuen auzi-errekurtso hori, Nafarroako Gobernuak 2016ko irailaren 7an hartutako erabakiaren aurka. Haren bidez aldatu zen Nafarroako Foru Komunitateko tokiko eta erkidegoko LTDko multiplexetako espazioaren erreserba.

Salako Justizia Administrazioen letraduak, 2018ko azaroaren 22an, eskatu zuen Salara igortzeko Nafarroako Gobernuak 2018ko abuztuaren 29an hartutako erabakiari dagokion administrazio espedientea. Erabaki haren bidez, aldatu zen Nafarroako Foru Komunitateko tokiko eta erkidegoko LTDko multiplexetako espazioaren erreserba EiTBko zerbitzuen hedapenerako.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. eta 49. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, letraduak espediente hori Salara igortzeko eskatu du eta administrazio honi eskatu dio ukitutako alderdiak epatzeko, ebazpen hau jakinarazten denetik bederatzi eguneko epean autoetan agertu ahal izan daitezen.

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa onetsi zuen abuztuaren 28ko 129/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea 58/2018 prozedura arrunt gisa tramitatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren espediente administratiboa. Soninorte Producciones SLk jarri zuen auzi-errekurtso hori, Nafarroako Gobernuak 2016ko irailaren 7an hartutako erabakiaren aurka.

2. Interesdunak epatzea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/98 Legearen 48. eta 49. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, demandatu gisa agertu ahal izan daitezen bederatzi eguneko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Jakinarazpenen egiaztagiriak espediente judizialari gehituko zaizkio, dokumentazio osagarri gisa.

4. Ebazpen hau igortzea Resolución Infraestrucuturas y Gestión 2002 SLri, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Aholkularitza Juridikoari eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko abenduaren 11n.–Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusia, Pello Pellejero Goñi.

Iragarkiaren kodea: F1815328