20. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Udalaren eta haren mendeko entitate eta erakundeen 2019ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Tuterako Udalak, 2018ko abenduaren 21ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Tuterako Udalaren 2019ko plantilla organikoa, haren barnean izanik toki entitatearena, Udalaren Ur Batzordea erakunde autonomoarena eta Castel-Ruiz enpresa-entitate publikoarena. Orobat onetsi zituen plantilla organikoa betearazteko arau osagarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta legezko determinazioak bete daitezen.

Tuteran, 2018ko abenduaren 27an.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1816061