20. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Eginkizunak bereganatzea

Ikusita Alkatetza honen 2018ko martxoaren 16ko dekretua, Alkatetzaren gain diren zenbait eskumen Tokiko Gobernu Batzarraren esku uzten dituena.

Kontuan harturik Eguberri hauetan tokiko gobernu batzarrak bilkurak egiteko duen zailtasuna eta beharrezkoa izanik ohiko kudeaketarako erabakiak hartzea, haien tramitazioa efizientziaz eta arin egin dadin.

Legeak ematen dizkidan eskumenen indarrez,

EBAZTEN DUT:

Lehendabizikoa.–Alkatetzaren 2018ko martxoaren 16ko dekretuaren bidez Tafallako Udaleko Gobernu Batzarraren gain utzitako eskudantziak bereganatzea.

Bigarrena.–Dekretu honetako bereganatzeak, ematen den egunetik hasi eta Eguberrietako oporraldia bukatu arte, 2019ko urtarrilaren 8a arte, egun hori barne, izanen ditu ondorioak.

Hirugarrena.–Dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta horren berri ematea Udalbatzari eginen den hurrengo osoko bilkuran.

Laugarrena.–Hirigintza Zerbitzuen alorrari, Kontu-hartzailetzari, Lege-aholkularitzari eta Idazkaritza Orokorrari igortzea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Tafallan, 2018ko abenduaren 19an.–Alkatea, Arturo Goldaracena Asa.

Iragarkiaren kodea: L1816065