20. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBARA

2019rako zerga-tasak. Onespena

Orbarako Udalak, 2018ko abenduaren 22an egin bilkura arruntean, erabaki zuen 2018ko udal zergen eta tasen karga-tasak, indizeak eta ehunekoak beren horretan uztea, 2019ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte indarra izan dezaten. Hona hemen zehazturik:

1.–Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,26 karga-tasa, katastroko balioaren gainean.

2.–Landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,68ko karga-tasa, katastroko balioaren gainean.

3.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: Nafarroako Gobernuak onetsitako tarifen gainean ez da karga indizerik aplikatuko.

4.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %2, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

5.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: zerga aplikatzeko gehieneko koefizienteak, abenduaren 27ko 19/2017 Foru Legeak emandako testuaren arabera. %8,67ko karga-tasa mantentzen da, bai eta 2018an indarrean zeuden gainerako baldintzak ere.

6.–Ur hornidura: ordenantzetako tarifak.

Jakinarazten da, Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritako ondorioetarako, kontuan hartuta erabaki honen aurka aukeran aurkezten ahalko direla:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiei zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Orbaran, 2018ko abenduaren 27an.–Alkatea, Gorka Beunza González.

Iragarkiaren kodea: L1816063