20. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA gizarte-langileen oposizioko lehenengo ariketaren behin betiko emaitzen aurka.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 31ko 247/2018 Ebazpenaren bidez, gizarte-langileen hogeita bederatzi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Prozesu horren barrenean, Silvia Lasa Torellas, Edurne Ciriza Bereau, Carmen Remón Ochoa, Izaskun Pitillas López, César Barea Quinto, Izaskun San Martín Barbería, Carmele Irisarri González, María Mar Llorente Jiménez, María José Begue Plano, Lorea Luzea Díaz, Patricia Jaramillo Pérez, Mónica Domínguez Catena, Ana María Herrero Esteban, Yoana Martín Delgado eta Ana Redín Pascual jaun-andreek gora jotzeko errekurtso bana jarri dute oposizioko lehenengo ariketaren behin betiko emaitzen aurka, 2018ko azaroaren 7an argitaratu baitziren.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2018ko abenduaren 28an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (214/2015 Foru Agindua, irailaren 28koa), Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, María Pilar Goñi Muro.

Iragarkiaren kodea: F1900055