20. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZABA

2019ko lan-egutegia

Izabako Udalak, 2018ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, Udaleko langileen 2019ko lan-egutegia onetsi zuen, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren ekainaren 19ko 312/2018 Ebazpenean xedatutakoari jarraikiz. Horrek ezartzen du, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2019ko jaiegunen egutegi ofiziala, ondoko astegun hauek jaiegun gisa zehaztuta: urtarrilaren 1a eta 7a; martxoaren 19a; apirilaren 18a, 19a eta 22a; maiatzaren 1a; abuztuaren 15a; urriaren 12a; azaroaren 1a; eta abenduaren 3a, 6a eta 25a. 2019ko ekainaren 10a, uztailaren 25a eta 26a, eta irailaren 16a lanik gabeko egunak izanen dira. Bulegoak itxita egonen dira egun horietan. Halaber, baliogabeak izanen dira, 2019an epeak zenbatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta erabaki honen lehen puntuan aipatutako egunak, jaiegunak izanen baitira.

Izaban, 2018ko abenduaren 28an.–Alkate udalburua, Jesús Barace Marco.

Iragarkiaren kodea: L1816130