20. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

2019rako zerga-tasak

Barasoaingo Udalak, 2018ko abenduaren 1ean egin osoko bilkura arruntean, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 132. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera, erabaki zuen 2019rako karga-tasak onestea, gisa honetara:

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,4150.

–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,8.

–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga (TMIZ). (Nafarroako Gobernuak zehaztua).

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ): %4.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga (EJZ): %1,4.

–Gainbalioa (hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga):

  • Karga-tasa: %12.
  • Koefizienteak 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehienekoak dira.

Horrenbestez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 132. artikuluan eta hurrengoetan xedatuarekin bat, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, eta ondoko errekurtsoak aurkezten ahalko dira erabakiaren kontra:

a) Hautara, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko epaitegiari edo salari zuzendua, bi hilabeteko epean, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Aurretik eta hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, honako hau argitaratzen denetik hasita.

Barasoainen, 2018ko abenduaren 28an.–Alkate udalburua, Rita Roldán Murillo.

Iragarkiaren kodea: L1816133